2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/06/27

 

DZANGA 11

Dzanga 11n, jende askoren adorea nabarmentzen da: esku-lan taldeko andrena, Victor San Migelena Indian misiolari bizi osoan, Zumatzetako aeroplanoaren egileak, Estudiantina diskoa grabatzen... 

Baina, bakarra aukeratzekotan, Miguel Muñoz-ekin geratuko gara. Zenbaki honen bidez jakin genuen Miguel, materia nahieran moldatzen zuen Miguel, materiarik gabeko mundura joana zela beste era bateko harrien bila, Ereñoko marmol gorria baino gai moldagarriagoen bila.

Dzangakoek esan ziguten material bila zebiltzala hurrengo zenbakian Miguelen gainean sakonago idazteko. Gaur arte.

 

 
 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Dzanga 11
 
 
 
Miguel Muñoz, Artxindonan jaioa, luzaroan bizi izan zen Lekeition, eta San Iñazio auzoan Lekeitio taberna izan zuen. Ez dakigu zenbat edari saltzen zuen, baina hango tertulia haiek ez zituen paittarrak bakarrik eragiten. 
 
Eskultura bi ditu herrian. Askok nork eginak diren ere ez du jakingo, eta gutxiago nor den Miguel Muñoz.

 

 
 
Azkueren omenez egina eta 1984an jarria, lehenengo kanpandorrearen ondoan, eta handik urte batzuetara Kultur Etxearen aurrean.
 
Zer pena sasoi hartan (gazte eta berde) dirurik ez izana haren obra bat erosteko.
 
Gu eta gure desmemoria. Gu eta gure axolagabekeria. Miguel Muñoz. Esker txarreko gure herri honen desmemorian galdutako eskultorea.
 

2 iruzkin:

  1. Hara, ez neukan Muñozen barririk. "La primera lucha" horren antzeko beste bat be ba dauko herrijan, ikastolian sarrera onduan. Titulua ez da ondo irakortzen, "Lehenengo harriaren ahalegina" edo halako zeozer; eta, plaka barrenian, firmian zati bat: "...ñoz".

    ErantzunEzabatu
  2. ikastola ondoan bada eskultura bat, eta Migelen estilokoa. baina ez genekien harena zenik. Laster zuzenduko dugu gure akatsa.

    ErantzunEzabatu