2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/06/21

 

Udala eta udal hauteskundeak 1987

1987an, gauzak ederto aldatuta zeuden: Euskadiko Ezkerra ez zen aurkeztu eta EAJ bitan zatituta zegoen: EAJ eta EA. Artzallus eta Garaikoetxea, Garakoietxea eta Artzallus, zein baino zen. Kontua da Lekeitioko EAJko koadro gazteenak eta nagusien ordezko izan behar zutenak EAra joan zirela 1986an, tartean batzokiko orduko burua bera. Baina...
 
Gazte gera gazte eta ez gaude konforme... kantatzen zuen Lurdes Iriondo zenak ―eta kantatzen genuen ozen― Ez dok Amairuren kantaldi gogoangarri haietan.




EAJtik EAra joan ziren, esku hutsik joan ere. Horren erakusgarri 1987k udal hauteskundeetarako zabaldu zuten eskuorria, 1979ko hauteskundeetan Herri kandidaturak zabaldu zuen itxura eta estilo berekoa.
 
Emaitza? HB, 5; EAJ, 4 eta EA, 4. 

EAJkoak pozik, EArekin batuta alkatetza eurena zelakoan. Oker. lagun, oker. EAk HBren aldeko apustu egin zuen eta Juan Carlos San Miguek izan zen alkate. Zergatiak Atilari-eta galdetu.
 
 
 

 


Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: EA 1987, Programa eta hautagaitza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina