2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/06/01

 

Udala eta udal hauteskundeak 1983, IV

Egitarau orokorrarekin batera, Lekeitioko kandidatura eta alternatiba aurkezten zituen eskuorria ere zabaldu zuen. Ez zen Herri Kandidaturak aurkeztutako hautagaitzaren lako zabala, eta Herri Batasunak alderdi, sindikatu eta independente ugari bildu arren, koalizioaren gidaritza KASek eta HASIk bereganatu zuten. Ondorioa argi eta garbi geratu zen kandidaturaren lehen postuei erreparatuta. Eta garbiago helburu nagusien zerrendari begiratuta:




 
 

 

Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Herri Batasuna, udal hauteskundeak Lekeitio 1983 


Euskadiko Ezkerra eta Herri Batasuna zein bere aldetik aurkeztuta, Hont legeak bereak egin zituen: 1979ko 8-5 emaitza 9-3-1 bihurtu zen, hau da, EAJk zinegotzi bat gehiago eta besteok bat gutxiago. Txilindroa lau urtean. Hori bai, saneamentuaren kontuan atzera egin zuten.


 

 

 

 

1 iruzkin:

  1. Harek denborak! Zein gazte eta berde ginen! Berde, orain ere bai, baina gazte... O tempora o mores, ez nuen parte hartu behar zerrenda haretan!

    ErantzunEzabatu