Expedición Magallanes-Elkano
Vuelta al mundo
Atzo, San Juan, eta domekan, San Pedro. Biak itsasoari lotutako santuak, santu-santuak ere ez ziren izango baina, San Juanik eta San Pedrorik izan bazen behintzat.
1982an, gazte batzuk ailegatu ziren Lekeitiora Soriatik. Asmo zoro bat zekarten buelta-bueltaka buruan: itsasontzi bat egitea (goleta) euren eskuekin, Elkano eta Magallanesen antzera munduari buelta emateko. Bada, ametsetan pentsatutako itsasontzi hura itsaso gainean ikusi genuen 1984ko maiatzaren 15ean. Maria Errota izatekoa zen, Itsaso-Petronor uretara bota zutenean, eta, gaur egun, Atila da. Ur gainean dabil, baina munduari buelta ematearena amets geratu zen.
Erdiko orrialde bikoitza
Liburukia ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Expedición Magallanes-Elcano Vuelta al mundo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina