2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/06/05

 

Udala eta udal hauteskundeak 1983,  VI

Euskadiko Ezkerrak ere bere eskuorria zabaldu zuen euren hautagaitza aurkezteko. Talde hartan, gaztetan komunistatzat genuen nagusi bakarra zegoen: Manuel Endeiza -Patxi komunistia beste arrazoi batzuk tarteko  zen komunistia-. Manuelen gainean, hurrengoan egingo dugu berba.
Urte hartan, aurkeztutakoen aldetik behintzat, hautagaitza hau izan zen dibertsoena. Gure herri polarizatu honetan alde bi behar ditugu beti bata bestearekin mokoka aritzeko: musika banda bi, alderdi politiko bi, dantza talde bi, Estudiantinia eta Rondalla, triatloi talde bi, eskola eta ikastola..., eta Euskadiko Ezkerrak ez zuen luze iraun alderdi modura Lekeition, hautagaitzen aldetik behintzat.
 
 
 





Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Talde honekin, oraingoan Ezkerra





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina