Lekeitioko berbak I
2000. urtean, Andoni Seijok, sasoi hartan udaleko kultura zinegotzia, lantalde bat bildu zuen Lekeitioko berben inguruan lan egiteko asmotan.
Aurrerago, beste irudigile batzuk ere batu ziren: Kepa Altube, Joseba Markuerkiaga eta Jon Zubiaur.
Lantalde haren lanaren lehen emaitza 2001eko udaberrian agertu zen:
Liburukia ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Itsasoa, Lekeitioko Berbak 1
Liburukian bertan daukazue azalduta zer bide egin zuten emaitza honetara ailegatzeko.
Liburuki hauek udalaren webgunean egon beharko lirateke denon eskura, eta, hasieran, egon ere egon ziren jatorrizko liburukien pdf-ak. Zoritxarrez, lehenengo hirurak bakarrik eta denbora tarte labur batean. Gero, batek daki zer lunbrerak webgunetik kentzea pentsatu edo agindu zuen. Ondorioz, laugarrena eta bosgarrena geuk eskaneatu behar izan ditugu.
Liburuki hauek aspaldi daude jarrita Iñaki Madariaga Valleren webgunean (https://lekitxokobibliografia.blogspot.com), baina gure asmoa Lekeition izan den ahalik eta argitalpen gehien jartzea denez, guk ere jasoko ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina