Oporrak
Luzaroan berba eginda eta buruari buelta asko emanda, erabaki dugu oporrak hartzea. Urte eta erdi pasa joan da, eta joan ere luze joan da. Egun bitik behin zer edo zer jartzea erabaki genuen, eta ia erabat bete dugu, baina nekatuta gaude. Oporrak behar ditugu, eta hartu egingo ditugu.
Baditugu kontu batzuk zor: Sustraiak ez ditugu jarri denak, Gaztedi taldearen historia ez dugu kontatu, herriko eskoletako greba batzuen kontuko agiriak ditugu, jarritako argazkietan izenak ipintzea falta dugu...
Oporrak luze joango dira, baina San Antolinen ostean, iraileko egunen batean, berriro izango gaituzue zuekin. Bien bitartean, ondo izan eta ez ahaztu gurekin
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina