2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/05/19

 

 Ilustr(atzail)eak

Bittor Txakartegi

 

Asteburu honetan ustekabeko ederra hartu dugu Eskolapetik pasatzean: Bittor Txakartegik erakusketa jarri du Kultur Etxeko erakustaretoan. Aukera ederra guretzat zor batzuk kitatzeko.

80ko hamarkadako giroa itogarria zen alde askotatik, baina sormen ekimenak nonahi sortzen ziren humus hartan: zine forum eta musika forum taldeak, munduko gaztetxerik onena, lehen Kultur Etxe autogestionatua, Arrakala irratia, argazki taldeak, Etsaiak musika taldea... Berbek euskarri bi zituzten: aldizkari eta fanzineetako orriak eta kaleetako hormak. Horietan, batzuk hitzak jartzen zituzten, eta beste batzuk, irudiak. 

Hiru irudigile izan genituen sasoi hartan: Bittor Txakartegi, Jabi Barcina eta Joseba Markuerkiaga, zein bere arloan.

Eta esandakoa, bat-batean... Herrikadak/Harrikadak


Herrikadak/Harrikadak erakusketa 


 

Bittorrek kaleratutako lehenengo ilustrazioa Sustraia 30eko azaleko irudia izan zen, 1981eko urrian. Bertan jaia eta alkohola lotzen zituen.

Handik aurrera, herriko ekimen gehientsuenen ilustratzaile izan da:

 

Lekeitioko bertso eskolakoak 



eta antolatzen zituzten bertso-saioak

 

 


kirol mundua 






 administrazioa

 


 Kale Antzerkia


 

 

eta, zelan ez, Musika banda eta antolatzen zituen ekimenak

 



 


Eta beste argitalpen mota batzuk

Juan Luis Plazaren (eta haren lagunen) KOSTRAn komikigintzan

 


 


  

Lea Artibaiko eskola publikoek kaleratutako Soka saltorako kantak liburukian


 

 

udalaren kultura ekimenetan,

Lekeitioko berbak 

Dzangak


Miren Agur Meaberekin elkarlanean

 


 


 

Kurik 3an agertu zen 2TTORREN FEIXBUKA (BIttor Txakartegi Etxebarria) izenburupean Bittorren irudi multzo zabal bat, nahikoa ikusteko Lekeition izan diren kirol eta kultur talde guztiekin kolaboratu duela: Dzanga piragua taldea, Emakumeak, Sahararen aldeko taldea, Ipuin lehiaketak, bertsolariak, musika mundua, Kale Antzerkia...

 


 

Baina erakusketara bueltatuta, begitanduten zaigu lan larregi ipini dituela ikusgai, eta horrek, gure ititzian, nekeztu egin du bisita: 2-3 erakusketa egiteko beste material egon da. Jakina, 40 urteko lanak horretarako eta gehiagorako ematen du. Entzun dugu bat edo beste esaten: kartelekin bakarrik egin beahrko luke erakusketa bat, zoragarriak dira.

Nahas-mahasaren gainetik, guri gustatu zaigu ikusi duguna, baina gustatu gustatu 85 aldera landu zuen estiloa eta irudigintza konprometitua eta gizartean gertatzen zirenei lotua gustatu zaigu (80ko giro itogarri hartan landua), batez ere ORAIN aldizkariko irudiak.

Honako hau, amnistiari buruzkoa da, baina ez du batere gaurkotasunik galdu gaur egun gure gizartean bizi ditugun beste egoera batzuk adierazeko 



orduko borroken oinordeko dira oraingoak; orduan oihu eta orain ere, oihu. Gu ez gaude mutu, bai batzuk gor, ostera.


Orduko sospetxosoak gaur ere susmagarri dira, baina sospetxoso gehiago dago orain azalaren kolorea bestelakoa izate hutsagatik

 


 

Denak dituzue ORAIN aldizkarian    

 

Baina zer edo zerk barrenak urratu badizkigu, irudi honek urratu dizkigu: belaunaldien arteko harreman falta, bata besteari lepoa emanda, zein bere drogak lagunduta bizitzari aurre egiten, edo egin ezinda:

 


Eta, halaxe.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina