Karin Kara 10
2022ko ekaina
Zenbat iraun behar dute Sanantolinek? Ederra itauna. Ausartu ere! Beti izan dira 8 egun eta! Beti? Ederra eztabaida zehazteko zer diren geureak eta zer betikoak.
Sasoi batean, antiojuak dirudunek eta abadeek bakarrik izaten zituzten. Gure herriko Kristobal Amezketa eskribauak ez zuen izango halakorik, baina begitanduten zaigu izanda ere ez zuela ikusiko andrerik begi aurreko aldran.
Hizkuntza politiken kontuetan ez gara sartuko, geu ere makinatxo bat argazkitan agertutakoak gara-eta. Argazkitik argazkira hurrengo argazkira arte, ze euskarak ez du aurrera egiten aspaldion.
Pentsa, Gure eskukoek Pirinioak argiztatu zituzten, baina argi gutxi gure bidean. Errua, behar bada, energia berriztagarrien komunitatekoena.
Postaleko herria eta gazteok. Ihartu bidean den postala dagoeneko.

Bitan igo duzue ale hau. 10.ena iragarri baina 11.ena da.
ErantzunEzabatuKarnabak martitzenaren ajiak. Zer jantzi pentsaten ibili eta konfundiru. Konponduta
Ezabatu