Karin Kara 8
2021eko urria
Gai garrantzitsuak zenbaki honetan lehenengotik hasita: sexu erasoak. Sexu erasoak askotarikoak dagoz, baina denak dira eraso. Hizkuntza zelan erabilrzen dugun da bat: hauri bai mostradora, aitzakiak aitzaki, eraso sexista da. Eta halakoak asko dira, hizkuntza baliatuta egiten diren asko.
Bigarrena ere ez da makala: Euskal Hezkuntza sistema. Berba handiak, eta proposamenean ere halakoak. Hizkuntzaren beste erabilera bat: eufemismoa esaten zaio horri, berba politak eta kutsu aurrerakoia dutenak erabiltzea benetan esan nahi duguna tapatzeko. Haratzago izan zuen lema Lekeition egin zen Ibilaldiak, baina Ikastolen mugimendua 1993 geratu da ainguratuta. Eta horrek ez du esan nahi euskarak ez duela erasorik, are gehiago Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian eta ez aurre egin behar ez diogunik.
Hirugarrena, Osakidetza. Zergatik ez ote dute defenditzen Hezkuntzan eta Osasunbidean gauza bera?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina