2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/02/15

 

Karin Kara 9

2022ko otsaila 

Portuko obrak. Arrantza portutik kirol portura. Egin ahal izango ziren udala kontra ipini izan balitz eta aurre egin izan balio goitik ezarritako erabakiari? Aurrerantzean ezingo dute jarri turismoko eskuorrietan Pequeño pueblo pesquero. Hilkutxa horrek jarrita dauka dagoneko azken iltzea.

Osakidetzarena ere marka da gero! Mundu mundialeko osasun sistema onena zena hilbanean hartuta zegoen, antza. Danbateko bat, eta arrakalak di-da batean agertu zitzaizkion.

Aratusteen eta antzeko jai-ekimenen inguruko hausnarketa bat ere badator. Zer pentsatu ematen du. Baina burutazio txiki bat honen inguruan: Lekittoko aratusteetako asteartearen ospe eta jendetzarik ez da urteotan entzuten gure kaleetan. Lekitton ez dago beharrik; Maderas Eiguren, Maderas Lekeitio eta Latoneria zarratu zituzten egunean hasi zen bertan behera karnabal martitzena. Enpresok jardun bitartean, Hausterre-eguna lanik gabeko eguna izaten zen, eta horrek arratsalde-gaueko giroa ahalbidetzen zuen. Gaur, herriko langileek ez dute jai martitzen biharamuna, arratsaldean ez daude herrian eta ezin dute gaua alaitzen ibili hurrengo egunean kotxea hartu eta lanera joan behar badute.

Zer geratzen da? Eskola-ikastoletako umeen jai-kalejira, jubilatu batzuk eta... Halako jaiek arrakasta izateko masa kritikoa behar dute, eta, dagoeneko, herrian ez dugu halakorik. Masa kritikoa zegoenean, umeek ere pando egiten zuten eskolara Sasikopatsu egunean, eta maisu-maistrak haserretu. Memoria geratzen zaigu, baina hori ere galtzen daukagu.

Casimiro Etxebarria gogoan artikuluan, Baina ba dago jakiterik Casimiroren bandari zergatik galarazi eutsen herrian jotea? itauna. Zelebrea. 2025ean, Casimiro Etxebarria Urtzi Irondon haragitu zan. Eta ez dago jakiterik zergatik.

 


Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Karin Kara 9
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina