Karin Kara 3
2018ko martxoa
Aurrekontua, urteroko kontua. Zer proposatu dugun, eta zer onartu diguten eta zer, ez. Mingarriena, euskara batzordearen diruena. Eta gero hor gabiltza denok, ahoa berotuta, gero eta euskara gutxiago egiten dugula herrian.
Nabarmentzekoa, martxoaren 8ko greba feministarena. Mugimendu feministak greba orokorra deitu zuen 2018ko martxoaren 8rako. Historiarako eguna. Andrak nekatuta eta nazkatuta zeuden (eta daude) gizarte patriarkal honen utzikeria eta zurikeriekin. Tropelean atera ziren kalera. 8 urte geroago beste bat egiteko premian daude.
Beste gai bat, Autonomiatik Subirautzara. Horra hor subirautza berba, eragile, proposamen, proiektu eta hurrengo fasea berbekin batera erabat higatuta eta dagoeneko esanahirik ez duen berba.
Kuriosoa hemerotekakoa. Oposizioan esandakoak nola ez diren betetzen agintea eskuratutakoan (eta horrek batzuentzat eta besteentzat balio du).
Leidu Materia organikoaren bilketaren gainekoa, eta ea ez ditugun botatzen paper-kartoiak eta beirakiak edukiontzi berdera!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina