2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/02/25

 

Lekeitio Kirol 1

1989ko martxoa 

Lagun batek, Josafateko zelaira joandako bat gogoan, ekinak izatea ez dela gauza ona esaten digu. Baina blog honetan ez dugu beste erremediorik eta ezinbestean behar dugu izan ekin. Eta batzuetan fruitua ematen du. Horren froga Lekeitio Kirol 1 hau. Hiru bakarrik genituen, eta ezin besterik aurkitu. Eta hara non lehen zenbakia bidali diguten ocr-a eginda eta guzti. Eskerrik asko. Lehen zenbakiak beti dira garrantzitsuak.

Lehen zenbaki honetan Lekeitioko kirol taldeen errepaso orokorra.

 



 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Lekeitio Kirol 1

 

Azken orrialdea iluntxu dago aldizkarian, eta guk, Bittorrek hori eta gehiago merezi du-eta, beste bertsio bat aurkitu dugu, argiagoa (jatorrizkoa, Aulestian ikusi genuenez, koloretan da). Ea animatzen den eta Lekeition ere erakusketa bat oparitzen digun. Onartzen diogu erdiaulestiar sentitzea, baina pentsatzen dugu Lekeition ere egin beharko lukeela bat.




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina