SUSTRAIA 38ko INKESTAK
1983ko urtarrila
Erantzun ziren 25 inkestak salbatu egin dira, ez dira joan edukiontzi urdinera (edo berdera) gure ondarearen parte handi bat joan den moduan, eta eskaneatuta pasatu dizkigute.
Erantzunak denetakoak dira. Hona hemen hiru adibide:
Bizitzaren ikasketetan dabilen honek Osasuna eta Askatasuna izenpetzen du, anarkista samarra bera edo ijitoa (izatez, lema hori, jatorriz, ijitoena baita). Zapataren bertsioa Tierra y libertad izan zen eta badakigu nola amaitu zuten berak eta Pantxo Villak. Zer beste espero daiteke goizaldeko ordu bat eta erdietan inkestak betetzen dabilen batengandik.
Beste hau Kazetaritzako 4. maila ikasten dabil eta ez daki euskaraaz idazten. Martzianoa berau da benetan be. Ez da sustraiakide, orduan. Ikasiko ote zuen gerora?, bestela zelako kazetaritza praktikatu du, kazetari egin badu lan behintzat. Kirol kazetari-edo; izan ere, horiek ez dute atzo goizaldera arte eskaraz ezer idatzi. Munduko kontu inportanteak inperio(ar)en hizkuntz(et)an idazten dira.
Beste hau astronauta ikasten dabil ―ez du argitzen aurreko martzianoaren kide edo familiko den―, eta han goitik dena hobeto ikusten denez, egia santu bi dinoz: lehenengoa, Sustraia ideologiaren aldetik nahaste borrastea dela, eta bigarrena "hikan" eran idatzi nahi baduzue, kontuz! denok ez gara hemafroditak. Hau da, hikan, gizona izan andrea izan desberdin jokazen da aditza, eta argitalpen idatzi batek kontuan hartu behar du hori. Inkesta honetan baina, begiratu eta erreparatu nola erabiltzen dituzten Sustraiakoek hikako formak.
Inkestak ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 38ko inkestak
Inkesta guztiak irakurrita, susmo bat daukagu guk: inkesta guztiak Zuluan batu ote ziren? Ez du ematen Leku Ederren asko batu zirenik, beharbada Inkenierua firmatzen duena. Eskerrak 82an datuen tratamendurako legea zer zen (edo izango zen) ere ez genekien, bestela...



"Sustraia"-ren gaineko azalpena dator Mitxel Kaltzakortaren artikulu honen bigarren atalean: aldizkaria zelan sortu zen, nortzuk ibili ziren eta beste kontu batzuk: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/2379.pdf
ErantzunEzabatuEskerrik asko. Gordeta daukagu artikulu hori eta hemen jartzeko asmoa daukagu, datorren astean edo. Baina eskertzen dizugu bihotzez informazioa emon izana, ze interneten ez dago ia ezer Sustraiaren gainean, eta Euskal Herrian gitxi izango dira horrenbeste dura daben aldizkariak hain baliabide gitxirekin
Ezabatu