SUSTRAIA 30
1981eko urria
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 30 originaletatik
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 30 originaletatik
... Azkenik eskerrak emon nahi dizkiet laguntzen diguten guztiei (Kultur Etxea ―aupa, Jone―, Lekitxoko tabernak, hainbat pertsona, musika taldeak) eta proiektu honetan nire umore desberdina jasan duten hiru lankideeiii... tali, per, arruza
Hurrengo zenbakira arte kitzikalari, Kitzikak lagun zaitzala!!! ;)
Kaixo KITZIKALARI,
Esku artean duzuna labetik atera berria den Kitzikaren laugarren alea da. Irakurleon begiak, belarriak eta bihotzak kitzikatzeko sortua. Zaila da, oso zaila, ideia bat proiektu bihurtzea. Zailagoa egitasmo hori egi bihurtzea. Lortu dugu lau aldiz, Lekittotik abiatuta, gure ama hizkuntza denari, musika aldizkari baten soineko dotorea jarrita, kaleratzea, zabaltzea eta hedatzea. Baina laguntza behar dugu. Guztion laguntza. Adaska txiki hau, etorkizuneko zuhaitz bihurtzeko. Bosgarrena zure esku ere badago... Euskerazko hedabide lokalak sendotu behar ditugu, idatzizko prentsa zabaldu, hedatu eta garatu behar dugu.... aro digitalean, paperezko euskarriek, liburuek, komikiek, egunkariek, aldizkariek garrantzi ikaragarria dute. Danon artean lortuko dog
Baina orain gozatu rnusika, gozatu kitzika, On egin!!
2007 Martxoaren 26
GARA > Idatzia > Irrati-telebista
"Kitzika", aldizkaritik irratira eta Lekeitiotik Euskal Herrira
Lekeition sortua, «Kitzika" doako aldizkaria Lea-Artibain musika eredu berrien oihartzuna zabaltzen ahalegindu da eta, zenbait astez frogatan aritu ostean, herriko Arrakala irratirako ahozko bertsioa osatu dute. Orain, Euskal Herri osora hedatuko da uhina.
Amalur ARTOLA | DONOSTIA
Badira zenbait hilabete Lekeitioko lau lagunek «Kitzika» aldizkaria sortu zutela. Lea-Artibain eta Bilbo inguruan banatu dute musika eredu ezberdinak -«kañeruak» esan dute beraiek- jorratzen dituen doako argitalpena eta, duela zenbait astetatik hona, herriko Arrakala irrati librearen uhinetan ere hustu dituzte aldizkariko edukiak.
Esatari lanetan trebatu ostean, iragan ostiraletik aurrera Arrosa Sarean emango da «Kitzika» eta, beraz, Euskal Herri osoko irrati libreei saioa zuzenean emateko aukera zabaldu zaie.
Paperezko edizioa bide onetik doala azaldu dute lekeitiarrek eta, hirurehun aleko lehenengo argitaraldi hura bostehunera zabaltzeko asmoa omen dute, Udalaren laguntzarekin: «Lekeition talde asko sortzen ari zirela ikusi genuen eta aldizkariaren kontua sortu zen. Udalarekin hitz egin eta aurrera atera zen gaia. Handik gutxira, Arrakalatik aldizkariko musika irratira pasatzea proposatu ziguten eta, tira, horretan gabiltza». Hiruzpalau saio Lekeitioko irrati librean eman ostean, iragan ostiralean sartu zen «Kitzika» Arrosa Sarean.
Hizpide nagusia Bizkaiko musika izango badute ere, eremua zabalduko dutela adierazi dute eta «kontzertu potenteak» dauden lekuetara joango direla, horien kritikak eman ahal izateko. Sortzen doazen taldeen berriak, elkarrizketak, agenda zabala eta ohiko formatuak landuko dituztela gaineratu dute.
ACAMPADA JOVE Sant Celoni 07
Heldu ginenean, Euskaldunok, Kitzika lan taldekoak,
adeitasun eta elkartasun handiz hartu gintuzten.
Gure eskerrak Marta eta Acampada Jove antolatu
zuten abertzale ezkertiar katalenei. Anaitasun horrek
alboko herriak maitatzea, ulertzea, laguntzea... bultzatzen du. Guzti horregatik, ziur naiz datorren urtean
ere gure Kitzika agendan Kataloniako Acanpada Jove jaialdia gorriz azpimarkatuta izango dugula.
Prensa zioten passeak jantzita, gure lanari ekin genion.
Gure proiektuaren hirugarren emaitza da eta aurrekontuarekin geroz eta justuago gabiltza. Nahi dabenak bere tokixa eukiko dau gure aldizkarixan, bere iragarkixa ipintxeko merke eta itxuroso. Gure asmua kitzikako ale bakotxa debalde ixatia da eta hau be holan ein dogu, gaurtik aurrera ezinbestekua dogu zure laguntzia.Beraz, zuen iragarkixa kitzika aldizkarixan nahi badozue agertzia kitzika@gmail.com mezu bat bidali eta inongo arazorik barik jarriko dogu merke eta itxuroso.Eta beste barik ale hau be zuen gustukoa izango dalakuan!!! Gozatu eta on egin danori!!
Kitzika. Zer aldatuko zenuke Lekeition, musikari dagokionean?
Asteko, betikoa aipatu behar dut: Kultur etxeko lokala ederra da, baina, alkate jauna, ez gara kabitzen hamar talde lokal batean!
…Lekitttotik zuzenian kresalan indarraaz eta freskotasunaz beteta, alternatiba bat nahi dau ixan kitzikak zuen belarrixentzako. Diskoetxien dirua mantekilla moduan untata eztaukazen mikroetatik, bi ahots izango dozuez astero zuekin Arrakala irratixan 107.7fm-an eta underground musikal aberatsetik, askatasunez eta belarrixetako zera faltsu hori kentzeko ilusnoiagaz beste lau langile altruista ixango duzuez aldizkarixen editazinoian. Beste musika bat existiduten dabelako, horren bozgorailu nahi dogu ixan kitzika irratsaiuen bidez, horregaitxik arrakalan. Zein itxasotan murgilduko da gure entzulia? Ba metaletik hasi eta bere adar guztixetara zabaltzen dirazen ibaixetatik ziar…. dala hardcore, dala pop alternatibuena, baitxa punk eta rockak be bere tokixa eukiko dabe, gure aldizkarixan. Beraz, max-mix hori izpide hartunda gure txalupa barrixa estreinateko prest gagoz marrazuen itsaso honetan gure Lekittotik hasi eta EH arte. Gure ilusinoia belarrixatik ziar musikagaz entzulia aberastia da. Beste mundu hori ezkutukua, patroi komertzial handixagaz tapatzen dabena egunero lau txori txiki edo handi gaitxik, mundu ezkutu horreri tapia altza nahi dotzagu eta entzulegua kitzikatu… entzun beza bakotxak surren puntan ipintxen jakona…, kitzikatu musika, Musikatu kitzika!!!
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 27 originaletatik
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 26 originaletatik
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 25 originaletatik
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 24 originaletatik
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 23 originaletatik