ZER ESANA 0
2000ko martxoa
2000ko martxoan, udaberriarekin batera, ZER ESANA kaleratu zen. Lekeitioko gazteena zela aldarrikatzen zuten azalean; barruan, baina, argi geratzen zen asmo zabalagoak zituztela.
Milurteko berriaren ateetan, Sustraia eta Kostra iraungi eta 13 urtera, herritik sortutako aldizkari bat. Lekeition luzaroan mutu egon ostean, herri prentsaren deiadarra.
Gaiak, gazteen ardurakoak, eta, kasualitatez (edo ez), ekainean kaleratuko zen Dzanga berpiztuan agertuko ziren berberak batzuk.
Eta garrantzitsuena, aldizkaria ez zen hiru-lauren burutazioa eta txapeladia: jarraipena iragartzen zuten eta udarako beste zenbaki bat kaleratzeko asmoa. Azken orrialdean, zorionez, parte hartzaileen zerrenda ageri zen, Sustraiakoek eta Kostrakoek zoritxarrez egin ez zutena.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina