2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/03/17

 

Euskadiren izena ZEN zenekoa

1982an, PSOEk irabazi zituen Espainiako hauteskunde orokorrak, eta gobernu haren buru Felipe Gonzalez izan zen. Felipe Gonzalezek Jose Barrionuevo izendatu zuen Ministro del Interior. Interior hartan laster izendatu zuten Norte bat: Zona Especial Norte, eta Plan bat landu zuten gune horretarako: Plan Zona especial del Norte, ZEN plana.

Plan hark di-da batean kriminalizatu zituen euskal gazte guztiak. Honela esaten zuen: 

"Desconfíe especialmente de las personas jóvenessobre todo si visten anorak oscuro, pantalón vaquero, zapatillas deportivas bolsa de deportes."

Hau da, ohiko janzkera: praka bakeroak eta kiroleko zapatillak zabal-zabal zeuden, eta, neguan, anoraka. gazteek ez zuten dirurik arropa dotoreetarako; boltsa haiek, berriz, ez ziren kirolerako ―orduan ez zegoen gimnasiorik, ez publikorik ezta pribaturik ere, eta kirola egiten zuenak desordutan egiten zuen edo asteburuetan―, makuto esaten zitzaien, eta liburuak eta ikasketetako materialak eramateko erabiltzen ziren batez ere. Mutiletan, goiko paragrafoan adierazten ez den beste ezaugarri bat ere nabarmentzen zen: ilea luze izatea. Neskak, berriz, erabat sospechosoak ziren erakargarriak eta dotore jantziak.

Eta, hala, sospechoso bihurtu ziren euskal gazte guztiak.

 

Dokumentua ikusteko eta jaisteko, egin klik hemen: Zen plana, 1983 

 

Gazteek, baina, beti jakin dute aurre egiten erasoari. Eta, hala, eskuorri bat kaleratu zuten edozein susmo uxatzen jakiteko: Utzi nahi diozu "sospechoso" izateari? agiria

 

 

Eskuorria ikusteko eta jaisteko, egin klik hemen: Utzi nahi diozu "sospechoso" izateari?  

Urteak joan, urteak etorri, dokumentu hark (isilpekoa urte luzetan) ez zuen baliorik eta erabilgarriasunik galdu Poliziarentzat, Guardia Civilarentzat eta Barne arazoetako ministerioarentzat. Eta, 2017an, bere gordinenean berragertu zen Katalunian hango mugimendu independentistaren eta Procés-aren kontra.  






2026/03/15

 

Euskaltzaleak aldizkaria

Gure paperen artean, aldizkari hau agertu zaigu. Ez dakigu ez noizkoa den, ez nongoa. Eskola batekoa da, eta ematen dugu 80ko hamarkadaren hasierakoa dela, D eredua ezartzen hasi zenekoa; izan ere, gaztelania gahiago dago euskara baino.

Baina sumatzen dugu zergatik gorde dugun: Lekeitioko lamia izeneko artikulu bat dakarrelako. Guk ez dugu inoiz halakorik entzun, eta bitxia irudituko zitzaigun. Arraroena da lohietan amaitu ez izana.
 
 

  

 
 


Plana ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Euskaltzaleak

  

2026/03/13

 

Bai euskarari plan estrategikoa

Euskararen normalizazioa Lea-Artibai eskualdean 

2001eko ekaina

Trebeak gara plan estrategikoak, proiektuak, egitasmoak, ekimenak...  diseinatzen eta prestatzen. Beste kontu bat da horiek guztiak gauzatzen nolakoak garen. X denboratik X denborara bat aurketen dugunez, ez du ematen aurrera egiten dutenik, eta hori erakusten du aspaldion barra-barra leku guztietan darabilgun ardurazko hitzak: erabilera. 

Ez dakigu zein den arazoa: instituzioen inplikazio falta, dirua, jendea... 

Hereneguneko postean, guk ikusten dugun arazoetako bat bistaratu nahi izan genuen. Oraingoan, duela 25 urteko plana dakargu irakurri nahi duenarentzat. Ea zertan geratu den.

 


Plana ikusi eta jaisteko, egin klik hemen:
Bai Euskarari Plan estrategikoa

 

2026/03/11

 

Harresia eta kartelak

2025eko urtarrila

Autobusean gatozela sartu dira whassapean argazkiak, harresiaren gaineko informazioa jarri duten paneletan hainbat hormatan. Ekimen ona. 

Portaletik herrirako bidean, Dendari kaleko panelean geratu gara. Irudia, polita. Irakurtzen hasi, eta... Itzulpena da, eta traketsa. Gainerako panelei argazkiak egin dizkiegu; irakurri, ostera, ez. Ez dugu gehiago amorratu nahi.

 

Dendari kaleko sarreran, Portaleko partetik 

 

Atxabal kaleko sarreran, Arranegiko partean 

 

Kanposantuko sarrera baino goratxoago 

 

Turismoko bulegoaren ondoan

 

 

 Turismoko bulegoaren ondoan

Paneletan, irudia nork egin duen eta irudiok egiteko aholkuak nork eman dituen. Irudigilea, Francisco Tapias Lopez, eta aholkularia, Belen Bengoetxea, arkeologoa, ikertzailea eta EHUko irakaslea. Lekeitio 700eko ekitaldietan, Horma zatiek kontatzen digutena hitzaldia eman zuen.

Hona hemen Dendari kalearen sarrerako irudiko testuen euskarazko eta gaztelaniako bertsioak. 

 


 

 

Jakina da zein garrantzitsuak diren bateko eta besteko zientziak: Historia, Arkeologia, Kimika, Biologia... Hizkuntzalaritza bera ere gai oso inportantea da: euskara nondik datorren, zer bilakaera izan duen, gaur eguneko egoera... Euskaraz zuzen, argi eta egoki idaztea, berriz, bigarren edo hirugarren mailakoa da, antza.

Erabilera dela-eta hain arduratuta gauden sasoi honetan, ematen du ikerkuntza gaztelaniaz egiten dugula. Eta, hala, ereiten ez den ezer ez da garatzen.

Eta itxura eman behar dugunez, gaztelania pomposo ustez academiko horretan idatzitakoak itzuli egiten ditugu. Eta zer egiten dugu itzultzeko? Itzultzaile ikasi eta aditu bat kontratatu? Bai zera! Gaur egunean badugu bestelako tresnarik: itzultzaile automatikoak!

https://www.euskadi.eus/itzuli/ eta https://elia.eus/traductor  Debaldekoak, jakina!
 

Zein erabili ote dute? Kuriositateak eraginda itzultzaile biotan sartu dugu testua eta irabazlea...  https://www.euskadi.eus/itzuli/  da.  


 
 

Egin dira moldaketa batzuk ―estetikoak gehien bat―, baina zabarkeriak nabarmen geratzen dira: bide nagusietara irekitzen dira,  bestalde/bestetik (batetik egon gabe), haren hori sarrerak erreferentea plurala izanda, kaleari hasiera ematen dio, ikus daiteke ahalera ustela, eskaini kalkoa...

 

Esan zuen Lazkao Txikik: 100 urte barru gaztelaniaz arituko dira euskaraz ari direlakoan. Oker zegoen, ez ditugu 100 urte behar izan.



Gaztelaniako bertsioa jaisteko, egin klik hemen:
Panelak gaztelaniaz
 
 
Ingelesezko bertsioa jaisteko, egin klik hemen:
Panelak ingelesez
 
 

Ingelesezko itzulpena Google translate-rekin eginda ote dago. Sama egingo genuke ezetz. 

Ez dago QR-rik euskarazkoetara. 

2026/03/09

 

Talaiapekoa 2

2024ko uztaila

Udal hauteskundeetatik urtea bete berri kaleratu zen Talaiapekoa 2. Gaiak, igaroko azken 20 urteetan herritarrak arduratzen dituztenak: osasuna, turismoa, etxebizitza eta etxebizitza turistikoak, Maderas de Lekeitio...

Etxebizitzaren arazoan, hona zer datorren: 

Gaur egun eskura ditugun datuak, Eustatenak, arduratzeko modukoak dira. Lekeition, 5300 etxebizitza daude. Horietatik 2000 hutsik daude —inor ez dago erroldatuta bertan—. Baina seguru gaude beste 3300 etxe okupatuetatik asko bakar-bakarrik oporraldi sasoian betetzen direla.

EHBilduren beste argitalpen batean, honako hau dakar:

Lekeitioko udal arduradunen esanetan, orain urtebete egindako etxebizitzaren diagnostikoaren arabera, eta edabearen zahartze progresiboaren testuinguruan gazteek herritik alde egin behar dutenean, etxebizitzen % 57,4 erabilera egonkorreko lehen etxebizitzak dira, eta % 25,4, aldiz, erabilera ez-egonkorrekoak. Lekeitioko 909 etxe, % 17,2, hutsik daude. 

Bada sasoia etxebizitzaren datuekin serio aritzeko. Kanpokoen azterketak erabiltzen dira (Eustat) eta datu horiek ez dute ematen arazoaren irudi zehatzik. EAJk ez zuen egin benetako azterketa seriorik. EHBilduk ere ez ote du egingo?

Maderaseko prozesu parte-hartzaileko ondorioekin bideragarritasun plana egiten dabil UdalaEz dakiola gerta Abaroa jauregikoa: 20 urtetik gora begira.

Eta zer esan editorialeko Garraitzeko bisitariek Gaztelugatxe gogora horri buruz? Bada, lekeitiarrok kasu gutxi egin diogula isliari eta ez garela konturatu oraintsu arte zenbat jende izaten den bisitan irlan ekainetik urrira. Hori bai, lekeitiarrak gutxi. Azpiko esanekin, bestela, ados.





 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen:
Talaiapekoa 2
 
 

2026/03/07

 

Maria Errota itsasontzia


Egin genuen berba gai honetaz aspaldi: Expedición Magallanes-Elkano  Vuelta al mundo izenpean https://mandaskia.blogspot.com/2025/06/expedicion-magallanes-elkano-vuelta-al.html  

Deia egunkarian agertutako elkarrizketa bat jaso dugu, eta hona hemen zuen eskura.

 
 
Argitalpena ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: La gran aventura
 
 
Munduari bueltia emateko asmoa zuten. Beren ametsari ekiteko Lekeitio aukeratu zutenean, seguruenik ez zuten jakingo Julio Villar Gurrutxaga donostiarrak Lekeition amaitu zuela bere abentura: Bartzelonatik irtenda, balandro ziztrin batean eta itsasoari buruz ezer handirik jakin gabe, munduari buelta eman zion itsasoz. Lau urte behar izan zituen horretarako, eta, esan dugunez, Lekeition amaitu zuen bere bidaia.
 
 

2026/03/05

 

LEKITTARRAK

Jose Miguel Ugartetxea

 

Jose Miguel Ugartetxea Lekeition jaio zen. Familiak enpresa bat zeukan Bilbo aldean eta Zientzia arloko ikasketak egitera bideratu zuten. Jose Migueleri, baina Historia interesatzen zitzaion, XVII. mendera artekoa, eta zientziako ikasketak egin arren bere zaletasunera dedikatu batez ere. Jose Miguel Barandiaranen taldekoa izan zen eta harekin ibili zen hara-hona, tartean Lumentzako garraitzeko kobako indusketetan.

LEKEITIO, IDATZIAK eta IRUDIAK III  liburuan dago jasota haren gaineko informazioa.

1991n, Lekeitioko udalak, Lan guztiak, Lehen liburua-artikuloak (sic) izeneko liburuan, haren bederatzi lan kaleratu zituen euskaratuta; izan ere, jatorrizkoak gaztelaniaz daude. Ahalegindu gara eskaneatuten liburu hori baina ez da geratu txukun eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioak ekarri ditugu hona. Bigarern libururik, dakigula, ez zen kaleratu. 


 

 


 

 

 


LEKEITIO IDATZIAK eta IRUDIAK III 1936 - 1975

 

Hiru berba ziztrin, egiatik ez oso urrun, eta ederra piztu zuten herrian.

Mundu honetan, denok ahalegintzen gara ingurukoak geurera erakartzen ―eta besterik diñonak, gezurra diño―, eta Donantonio ere halakoxea zen: apaiza izanda, denak elizara erakartzen ahalegintzen zen, bera eta bere katekista taldea. 

Hiru egun handi izaten zituen: irailaren 1a, bajadaren eguna; irailaren 7a, umeen eguna, eta urtarrilaren 5a, errege eguneko bezperako kabalgatia. Erabiltzen zuen arrazoia ―edo aitzakia―: umeen ilusioa piztea.

2023ko ekainean, Jose Mari Arriola Aranak Tala films - Guiones lekeitianos izeneko liburua argitaratu zuen. Kapitulu oso bat hartzen du Don Antoniok. Erabateko hagiografia. Hala idazten da historia.

 

 



01 DE LA PESCA TRADICIONAL EN LEQUEITIO


02 DE ARTESANIAPOPULAR LEQUEITIO


03 MATERIALES DELMUSEO ETNOGRAFICO VASCO DE BILBAO


04 NOTAS SOBREESTELAS, LÁPIDAS E INSCRIPCIONES FUNERARIAS VIZCAÍNAS


05 DE LA PESCATRADICIONAL EN LEQUEITIO siglo XVIII


06 MATERIALES_IBERICOS_ EN VIZCAYA


07 BREVES NOTAS DEETNOGRAFÍA LOCAL


08 LA PESCATRADICIONAL EN LEQUEITIO


09 ETNOLOGIAPRERROMANA DEL PIRINEO OCCIDENTÁL