Harresia eta kartelak
2025eko urtarrila
Autobusean gatozela sartu dira whassapean argazkiak, harresiaren gaineko informazioa jarri duten paneletan hainbat hormatan. Ekimen ona.
Portaletik herrirako bidean, Dendari kaleko panelean geratu gara. Irudia, polita. Irakurtzen hasi, eta... Itzulpena da, eta traketsa. Gainerako panelei argazkiak egin dizkiegu; irakurri, ostera, ez. Ez dugu gehiago amorratu nahi.
Dendari kaleko sarreran, Portaleko partetik
Atxabal kaleko sarreran, Arranegiko partean
Kanposantuko sarrera baino goratxoago
Turismoko bulegoaren ondoan
Turismoko bulegoaren ondoan
Paneletan, irudia nork egin duen eta irudiok egiteko aholkuak nork eman dituen. Irudigilea, Francisco Tapias Lopez, eta aholkularia, Belen Bengoetxea, arkeologoa, ikertzailea eta EHUko irakaslea. Lekeitio 700eko ekitaldietan, Horma zatiek kontatzen digutena hitzaldia eman zuen.
Hona hemen Dendari kalearen sarrerako irudiko testuen euskarazko eta gaztelaniako bertsioak.
Jakina da zein garrantzitsuak diren bateko eta besteko zientziak: Historia, Arkeologia, Kimika, Biologia... Hizkuntzalaritza bera ere gai oso inportantea da: euskara nondik datorren, zer bilakaera izan duen, gaur eguneko egoera... Euskaraz zuzen, argi eta egoki idaztea, berriz, bigarren edo hirugarren mailakoa da, antza.
Erabilera dela-eta hain arduratuta gauden sasoi honetan, ematen du ikerkuntza gaztelaniaz egiten dugula. Eta, hala, ereiten ez den ezer ez da garatzen.
Eta itxura eman behar dugunez, gaztelania pomposo ustez academiko horretan idatzitakoak itzuli egiten ditugu. Eta zer egiten dugu itzultzeko? Itzultzaile ikasi eta aditu bat kontratatu? Bai zera! Gaur egunean badugu bestelako tresnarik: itzultzaile automatikoak!
https://www.euskadi.eus/itzuli/ eta https://elia.eus/traductor Debaldekoak, jakina!
Zein erabili ote dute? Kuriositateak eraginda itzultzaile biotan sartu dugu testua eta irabazlea... https://www.euskadi.eus/itzuli/ da.
Egin dira moldaketa batzuk ―estetikoak gehien bat―, baina zabarkeriak nabarmen geratzen dira: bde nagusietara irekitzen dira, bestalde/bestetik (batetik egon gabe), haren hori sarrerak erreferentea plurala izanda, kaleari hasiera ematen dio, ikus daiteke ahalera ustela, eskaini kalkoa...
Esan zuen Lazkao Txikik: 100 urte barru gaztelaniaz arituko dira euskaraz ari direlakoan. Oker zegoen, ez ditugu 100 urte behar izan.
Panelak gaztelaniaz
Panelak ingelesez

.jpeg)
.jpeg)

.jpeg)


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina