Euskadiren izena ZEN zenekoa
1982an, PSOEk irabazi zituen Espainiako hauteskunde orokorrak, eta gobernu haren buru Felipe Gonzalez izan zen. Felipe Gonzalezek Jose Barrionuevo izendatu zuen Ministro del Interior. Interior hartan laster izendatu zuten Norte bat: Zona Especial Norte, eta Plan bat landu zuten gune horretarako: Plan Zona especial del Norte, ZEN plana.
Plan hark di-da batean kriminalizatu zituen euskal gazte guztiak. Honela esaten zuen:
"Desconfíe especialmente de las personas jóvenes, sobre todo si visten anorak oscuro, pantalón vaquero, zapatillas deportivas y bolsa de deportes."
Hau da, ohiko janzkera: praka bakeroak eta kiroleko zapatillak zabal-zabal zeuden, eta, neguan, anoraka. gazteek ez zuten dirurik arropa dotoreetarako; boltsa haiek, berriz, ez ziren kirolerako ―orduan ez zegoen gimnasiorik, ez publikorik ezta pribaturik ere, eta kirola egiten zuenak desordutan egiten zuen edo asteburuetan―, makuto esaten zitzaien, eta liburuak eta ikasketetako materialak eramateko erabiltzen ziren batez ere. Mutiletan, goiko paragrafoan adierazten ez den beste ezaugarri bat ere nabarmentzen zen: ilea luze izatea. Neskak, berriz, erabat sospechosoak ziren erakargarriak eta dotore jantziak.
Eta, hala, sospechoso bihurtu ziren euskal gazte guztiak.
Dokumentua ikusteko eta jaisteko, egin klik hemen: Zen plana, 1983
Gazteek, baina, beti jakin dute aurre egiten erasoari. Eta, hala, eskuorri bat kaleratu zuten edozein susmo uxatzen jakiteko: Utzi nahi diozu "sospechoso" izateari? agiria
Eskuorria ikusteko eta jaisteko, egin klik hemen: Utzi nahi diozu "sospechoso" izateari?
Urteak joan, urteak etorri, dokumentu hark (isilpekoa urte luzetan) ez zuen baliorik eta erabilgarriasunik galdu Poliziarentzat, Guardia Civilarentzat eta Barne arazoetako ministerioarentzat. Eta, 2017an, bere gordinenean berragertu zen Katalunian hango mugimendu independentistaren eta Procés-aren kontra.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina