2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/03/31

 

Korrika ostea

2026ko martxoa

 

Etorri d(ir)a Korrika. Ibili gara korrika, Joan d(ir)a Korrika. 

Adarra jo zuten, eta guk erantzun. Gor-mututu arte egin dugu oihu, eta aldarrikatu beharreko guztiak aldarrikatu. Eta ez gaitu ezerk itsutu bide horretan, harik eta...

Joan da Korrika Bilbaora bidean, eta gu, nekatuta, herrira bueltan, itsu utzi gaitu hormako kartelaren dir-dirrak:

 


 

AUZOLANA URIBARREN PARKEKO. Eutsiok/na horri. 

Bai, badakigu tipografia arazo bat dagoela, eta esaldia Uribarren parkeko lorontzien lora berriak jarri eta jolas-tokio pinturaren erretokeak dela. Eta?, bigarren horrek ere ez dauka nondik harturik.

Badakigu oihu egiten eta aldarriak lau haizeetara zabaltzen, baina ez dugu ikasi, eta 2026an! bizi gara, euskaraz zuzen idazten. 

IAk ez du dena ondo egiten, eta komeni da norberaren I ibiltzea ere. Eduki egin behar ze!

Domekan, Iñigo Aranbarrik, Herri anormal hau zutabea idatzi du Berria egunkarian. Bertan, Normalak bagina... diño. Ez daki zein normalak garen. Baina, normal izate horrek erakusten du benetan zein anormalak garen.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina