Korrika
1982ko maiatza
Ez daukagu gomutan Korrika beti pasatu izan den Lekeitiotik, baina gehienetan bai, 1980ko azaro-abendu tartean egin zen lehenengo hartatik hasita. Aurten, martxoaren 25etik 26rako gauean pasatuko da.
Korrika 24 dela eta, Korrika 2ko materialaren argazki eta pdf batzuk bidali dizkigute. Guztiak Lekeition banatutakoak.
Hirugarren honekin, badakigu Jose Antonio Aranburu Natxi tartean zela.
Eta karpetan sartuta
Ibilbidea
Ibilbidea eta ordutegia jaisteko, egin klik hemen:
Korrika 2, ibilbidea eta ordutegia
Eta azalpenak eta informazioa. 2026an denok dakigu zer den AEK, baina 1980 urrun hartan azaldu egin behar zen; izan ere, Euskaltzaindiak babesa kendu zion. Garai hartan, gainera, Eusko Jaurlaritza AEKren kontra zegoen, gaur egun dena Korrikaren aldeko aldarria den arren.
Azalpenak eta informazioa jaisteko, egin klik hemen:
Korrika2, azalpenak eta informazioa
Korrika 2ko pegatina






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina