SUSTRAIA 3
Gure lekukotasuna
Zuen aurrean, jaun-andereak,
ibiltzen gara askotan...
bozkarioa ezarri nahiz
denen gogo-bihotzetan!
Baina giroa, ez dago naski,
alaitzeko denboretan ...
Oraindik ere gure herria
ari baita negarretan! (bis)
Zuen aurrean, jaun-andereak,
ibiltzen gara askotan...
bozkarioa ezarri nahiz
denen gogo-bihotzetan!
Baina giroa, ez dago naski,
alaitzeko denboretan ...
Oraindik ere gure herria
ari baita negarretan! (bis)
1998an, Agurtzane Lakak eta Iñaki Goioganak Nacionalismo Vasco en Lekeitio/Lekeition Euskal Abertzaletasuna izeneko liburua kaleratu zuten. Harriak eta iraganeko izen ustezko handiak bazter utzi, eta azken urteetako gure historiaren alde bati argi ematea iragartzen zuen liburuak.
Irakurri, eta gazi-gozo. Liburuaren izenburuak biztutako jakin mina ez da bete, eta, beraz, gazitik gehiago gozotik baino; izan ere, liburuaren izenburua eta edukia ez datoz bat.
Francoren eskolak, irakasle erabat erdaldunek eta gure guraso eta ingurukoen beldurrak-edo ezkutuan utzi zigun gure historiaren alde hori, eta ezkutuan segitzen du neurri handi batean gaur egunean ere. Lekeitioko historia hori esan nahi dugu.
Liburuak, gehien bat, Lekeitioko batzokiaren historia kontatzen du: nola sortu zen, nola galdu zen gerran eta nola berreskuratu zuen EAJk demokraziak dezente aurrera eginda. Baina, 1939tik 1976 arteko ezertxo ere ez da aipatzen liburuan, eta hori hutsune handia da, izenburuak besterik iragarri arren. Dena dela, interesantea da.
Edo ez ote ziren, bada, abertzaleak Paul Seijo, Santi Alonso eta Jabier Olabarriaga Bull? Guk dakigula, EGIkoak izateagatik atxilotu zituzten 1971n.
Ez ote dira nahikoa abertzale Jon Plaza eta Zorion Elordieta 1974an kartzelaratuak?
Horiek eta beste asko dira abertzaletasunaren konpainia eta parte Lekeition, 1937ko apirilaren 28ra arte arte eta 1937ko apirilaren 28tik aurrera. Egunen batean kontatu beharko dugu horien guztien historia!
Liburura bueltatuta, gu ume ginela, etxe hura ez zen batzokia (ez genekien batzokia zer den ere). Lehenengo, Cosmopolitan izan zen, eta gero, Vitoria Park. Behin ere ez genuen zapaldu leku hura sasoi hartan: ez bide zen gu bezalako jentilajearentzat.
Gero jakin genituen bestelakoak, eta, 1998an, hutsunetxo hura bete zuen liburu honek. Baina Euskal Nazionalismoaren historia Lekeition batzokiaren historia baino askoz ere gehiago da.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen: Nacionalismo Vasco en LEKEITIOn Euskal Abertzaletasuna
Kuriosoa halakoak esatea gu ere historia horren parte izanda. Horren froga modura, haur behean gure ekarpen txikia Lekeitioko batzokia egiteko.
Argitalpena ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: KALERA, Lekeitioko Amnistiaren Aldeko Komitea
Erdiko orrialde bikoitza:
Eta, hemen segitu zuen
Eta hirugarrena ere etorri zen
Hirugarrenean, Maskaradak, Carlos Panerak eta Imanolek herri guztia nahastu zuten Mark Legasseren Gastibeltzaren karabinak antzezteko, eta gaur arte.
Erdiko orrialde bikoitza
Lehenago ere egin dugu berba Lekeitioko Komite Antinuklearrari buruz (KAN), bada Lekeitioko Amnistiaren Aldeko Batzordekoak aurreko taldeko berberak ziren. Jenderik ez dagoenean edo konpromisorik nahi ez duenean, batzuek batean eta bestean egon behar dute.
KANekoak eta AABkoak alde guztietan zeuden nahastuta. Ugariak ziren neska-mutilak. Beti konpainia eta parte. Eta, sarri ere sarri, HBkoekin hika-mikan.
1985eko maiatzean, Amnistiaren Aldeko Hamabostaldia antolatu zuten LEA-Artibaiko beste batzordeekin batera, eta tartean argitalpen hau kaleratu zuten. Ez argitaratzeko zorian egon zen, artikulu egileak asko atzeratu zirelako, baina Pototok ez zuen tarterik utzi horretarako: Aste Santu osoa eman zuen artikuluak biltzen eta makinatzen errebista garaiz ateratzeko. Inprenta eta fotomekanika kontuetan Erramun Landaren laguntza izan zuten, artikulu egileak ez dakigu nor izan ziren eta irudiak ez dago esan beharrik nork egin zituen.
Barruan, sasoi hartako problematika guztien gaineko informazioa aurkituko duzue. Problema haiek guztiek beren isla zuten herriko hormetan. Eta hormarako, bazen bat zoragarria: San Joseko monjen ikastetxeko patioaren horma (gaur-egun ez da existitzen).
Ikusten denez, berrogei urte joan dira eta borroka horietan beretan segitu beharrean gaude. Hori bai, gaur egun halakorik egiten denean, laster dira udalaren brigadillakoak ezabatzeko prest. Hormatik ezabatzeak, hormak eraisteak, ostera, ez du ezer ezkutatzen.
Denak ala inor ez, dena ala ezer ez
bakarka ezin da
fusilak ala kateak
denok ala inor ez, dena ala ezer ez
Bigarren zenbaki honen egileak:
RUFO ACHURRA
SABINO AGUIRRE
BENITO ANSOLA
JUAN AXUBITA
ANDONI BARAINKA
CRESPO C.
JOAQUIN DEL VALLE
PILAR DEL VALLE
EUSEBIO ERKIAGA
FELICITAS LORENZO
FRANCISCO OCAMICA
JOSE MIGUEL UGARTETXEA
Biltzaile eta koordinatzaile: IÑAKI GOIOGANA
Zaharrak berri, nahi baino gaztelania gehiago testuetan. Eta euskaraz dagoenaz, zer esan? Euskaratzailearen arabera. H-a bai, H-a ez, berben forma estandarra hor konpon...
Izan zen aspaldian Kuriken eta haren ondorengo Kresaletiken aitzindari jo dezakegun aldizkaria bat: Lekeitio, Lekeitioko Ederti, Etnografi eta Edestiaren aldizkaria. 1988 zen, eta izenak 1988ra eraman beharrean ematen zuen 1890eko hamarkadara eraman behar gintuela eta Sabino Aranaren berbakeran murgildu. Barrukoa beste kontu bat zen, ordea.
Ekimen honen talde eragilea edo Talde idazle-laguntzaile:
MIREN AGUR MEABE
RUFO ACHURRA
BENITO ANSOLA
EUSEBIO ERKIAGA
JOKIN ERKIAGA
FERNANDO GARATEA
lÑAKI GOYOGANA
FRANCISCO OCAMICA
JOSE LUIS DE LA TORRE
VICENTE URKIZA
JOAQUIN DEL VALLE
Gai interesgarriak, eta tartean Dzanga 16an Fernando Garateak aipatutako Kaxarrankari buruzkoa, Miren Agur Meaberen sormena eta beste batzuk.
Eusebio Erkiagak idatzitakoan Lekeitio izenaren jatorriari buruz, R.M. Azkuek bere Morfologian izentatutako -itio atzizkia aipatzen da. Bada, jakin dakigu euskaltzain oso bat bide horretatik ari dela ikertzen euskal zenbait izenen jatorria. Euskaltzain horrek baztertu egiten du aspaldian nagusi dugun interpretazioa, hau da, Nicetus-etik eratorria dela Lekeitio, eta gure herriaren izenaren sustraiak euskaran bertan daudela aldarrikatzen du.
Hori bai, eragileek berek aitortzen dutenez, nahi baino gaztelania gehiago testuetan.
Indartsu eta sendo agertu zen Dzanga 16a, baina Dzangaren azken zenbakia izango zen. Aldi hura amaitu zen, eta ez da egon hirugarren aldirik. Izan dira, eta orain ere bada, beste Udal aldizkaririk: Udaletik EAJren sasoian eta Talaiapekoa gaur egun (irakurtzeko, Udalaren webgunean sartu behar da eta Talaiapekoa idatzi bilatzailean). Instituzionalagoak, ordea. Herri aldizkarigintzan ere Zer Esana agur esanda zegoen ordurako.
Indartsu diogu: Kultur etxea, Rufo, nesken futbol taldea...
Baina Rufo Atxurra dugu zenbaki honetako izarra. Berak lan egiten zuen enpresak (CAV, Compañia de Automoviles Vascongados) hartzen zuen eremuan jasotako etxe tarteko enparantzari haren izena jarri zitzaion: Rufo Atxurra enparantza. Lekeitioko memoria bizia zen, eta gerra aurreko eta osteko zerbait jakin nahi izanez gero, harengana joten genuen, Natxik eta Fernando Garateak argi azaldu dutenez zenbaki honetan bertan. Ikusita ditugu haren liburukiak ondo jasota apalean eta baten-baten barrukoak ikuskatuta ere bai. Kontua da haren ezagutzak eta jasotako informazioak legenda bihurtzeko bidean direla; izan ere, badaude inon ikusgai eta aztergai, lekeitiar guztion eskura?
Arazoa da lekeitiar gehienok ez dakigula gerra aurrean eta gerra ostean zer gertatzen zen Lekeition eta zer egiten zuten lekeitiar gazteek eta ez hain gazteek (eta 700. urteurrenaren ospakizunetan ere ez zaigu gauza handirik konta). Periodikuetan beti agertzen dira pertsona handiak, handiak eta handi usteak. Letra xehekook ez dugu lekurik izaten halakoetan eta gure memoriak galdu egiten dira. Eta antzera pasatzen da Rufok bildutakoekin: ez dakigula zer bildu zuen.
Ruforen bildumatik La Gran Enciclopedia Vasca-k liburu bat atera zuen, haren ustezko iruzkinekin. Bada, pena ematen du gehien-gehiena gaztelaniaz ikusita. Eta euskaraz dagoen apurrak ez du batere ortografia-araurik zaintzen eta beste zabarkeria batzuk ere badira, Ruforen memoriari batere onik egiten ez diotenak.
Liburuan, lau gai ageri dira
1 Portua eta arraintza
2 Lekeitio eta automobilla
3 Herritar Erlejiotasunaren agerpena
4 "Antzar" jaiak Lekeition
Ikusten denez, herri xehearen kontuak eta beste inon landu eta argitaratu gabeak. Eta hala ere, interesgarriak.
Handik gutxira joan zen Rufo mundu honetatik; haren ondarea, berriz, dantzan bide dabil.
Zoritxarreko otsail hartan, baina, ez zitzaigun Dzanga bakarrik itzali. Barruan, orri solte batean Euskaldunon Egunkariaren aldarria ageri zen.
2003ko otsailaren 20an, Auzitegi Nazionaleko instrukzio-epaile Juan del Olmok aldi baterako ixtea eta Egunkaria-ren ondasun guztiak prebentzioz enbargatzea agindu zuen, ustez ETAk kontrolatutako enpresa-multzoaren parte izatea argudiatuta. Ondotxo genekien zer ziren aldi baterako ixtea eta prebentzioz enbargatzea haiek, ze 5 urte lehenago, 1998ko uztailaren 14an, Liberte, egalite eta fraterniteran egunean, Baltasar Garzon, giza eskubideen defendatzaile sutsu hark, gauza bera egiteko agindu zuen Eginekin. Denok dakigu zer gertatu zen aldi baterako eta prebentzio haiekin: egunkari biak behin betiko itxita, ondarea galduta, eta hainbat pertsona torturatuta eta kartzelan sartuta.
Oraingoan ere bada berbalekurako gairik Dzangan.
2002ko udan Kultur etxea San Antolin egunerako egongo zela iragarri zitzaigun. Izan zen herrian kultur etxea egoteko moduko eraikina, lekeitiar asko eta askoren izerdiarekin ordaindutakoa: Gizarte etxea. Baina, gauzak zer diren, kontuak ez zitzaizkigun atera ongi. Elizarena ei zen, eta elizak saldu egin zuen. Dirua poltsikora eta eraikina lurrera. Zerbitzu publikorako zen eremu hartan etxeak daude orain. Eta zinema, eskerrak!
Parkeko arbolak ere eztabaidagai izan ziren 20 urte lehenago lez. Berri honen ondoan, parkearen historia labur bat dator eta tartean hau esaten da:
Hitzaldi haren bideoa youtuben dago jasota, Atabaka elkartearen eskutik
Une honetan, eskultura horiek udal biltegi batean dagoz, zatituta. Itsusiak eta balio bakoak begitantzen zitzaizkigun (eta zaizkigu, antza), harik eta Iñakik besterik jakinarazi.
Alberto eta Bingen Barbariasen eta German Gabiolaren hegazkinaren historia ere kontatzen da.
Urte hartan, Isuntza arraun taldeak 25 urte bete zituen, eta liburua idatzi zuten. Resurreccionek, berriz, 109. Tentuz irakurtzeko berriak, bigarrena batez ere.
Dzanga 13a hau ia oso-osorik gure herriak emandako gizonik ospetsuenaren gainean ―Resurreccion Maria de Azkue. 2001ean haren omenez egindako berbaldiak Euskara 2001-1ean dagoz jasota 221-254 or.― bada ere, beste gai batzuk ere aipatzen dira, azaletik aipatu ere garrantzitsuak izan arren.
Batek, kotxe asko eta toki gitxi, oraindik ere zeresana ematen segitzen du 25 urte geroago. Azken udalak aurre egin dio arazoari ―sasoia genuen― eta neurri batean herri barruko arazoa bideratzea lortu du. Herritik kanpoko aparkalekuak dira eztabaidagai: herritarrak, pozik; kanpoan bizi diren lekeitiarrak, astebururo datozenak eta udatiarrak, haserre. Beti mokoka? Negu osoa Bilbon ikasten ematen duten lekeitiar gazteek berba berri bat omen dute Bilbotik asteburuetan eta udan datozen bilbotarrak izendatzeko: bilborratak. Zelan ez gara, bada, elkarri mokoka ibiliko.
Bigarrenak, 24 urte betetzen zituen orduan, eta 48 beteko ditu aurten: Lekeitioko Euskal Zinema Bilera. Beraz, indartsu eta osasuntsu dago.
Hirugarrenak, ostera, aspaldi galdu zuen gaurkotasuna, uda guztietan, plazan, haren izena daroan xake taldeak txapelketa bat antolatu arren. Baina bidezkoa da haren izena gogoratzea: Jokin Erdozia.
Jokin herriko gauza askotan zegoen sartuta, eta denetan zen abila: futbolean ondarrean ―Erdoziatar guztiak lez: anaia Mikel, aita Joakin eta osaba Xabier―, xakean ―Jokin Erdozia xake taldea―, musikan ―Etsaiak, Ume gaiztuak...―, Arrakala irratia, gazte mugimendua ―Ostala, mundu osoko gaztetxerik ederrena―...
Ezkerretik eskumatara: Jose Ramon Aretxabaleta (xake taldearen sortzaileetako beste bat), Jabi Olabarriaga, Jokin Erdozia, Jabier Barcina, Juan Luis Goitiz eta Imanol Mendiguren
Dzangan mentatzen den omenaldiaren berri Euskaldunon Egunkarian ere eman zen
Ez daukagu ahazteko.