LEKITTARRAK
Margari Uribarren eta dantzariak
Desmemoriak luzeak ditu sustraiak. Batzuetan, denboraren joan hutsak eragiten du ―eta haren lagun arduragabekeriak― eta beste batzuetan, berriz, desmemoria aktiboa da (bietakoak ditugu gure herrian, eta beste edozein lekutan).
Margari Uribarren dugu, seguruenik, bietakoa jasandakoa gurean.
Maiatzaren 18an, Bizkaiko 45. dantzari eguna izan zen Lekeition. Lehenago ere hartu izan du gure herriak egun hau (1984 eta 2016); oraingoan, baina, 700.urteurrenaren harira Udalak berak eskatu du ekartzeko herrira ospakizun hau. Eta guztietan ibiliko zen antolamendu lanetan Etorkizuna dantza taldea, 50 urte luzeko ibilbide oparoa duen dantza taldea. Urte horietan gehienetan dantza talde bakarra izan da herrian. Ez zen horrela izan, ostera, hasierako urteetan.
Izan ere, 1975 hartan, bazen herrian dantza talde bat: Kaxarranka.
Pako Okamikak kontatzen digu, bere Diez lustros en la villa de Lekeitio liburuan, nola sortu zen dantza taldea
Margari berak beste bertsio bat kontatzen digu Dzanga 14an
Horko Petain hori goiko Juan Arrasate bera dugu, Testutik ondorioztatu genezake ekimena Petainena izan zela eta hark jo zuela Margarirengana. Meritua haiena. Meritua, ze, sasoi ilun haietan inork ez zuen bere burua eta bere kabuz hala-hola eskaintzen euskal munduarekin zerikusia zuen ezertarako, eta Margarik pausua eman zuen aurrera.
1964ko talde hura, Ramon Alzibar Ramon Botxo eta Jose Antonio Gonzalez Perkura ―gerora Margarirekin batera ibiliko zen dantzan erakusten Kaxarranka dantza taldean apuntatzen ziren umeei― tartean.
Hala, joanean joanean, 1975 heldu zitzaigun, eta Franco azken hatsa eman beharrean. Nabarmen zegoen aldatuta giroa, eta jendea hasita zegoen beste batzuek urratutako bideak ibiltzen. Eta, zer diren gauzak, Lekeition bigarren dantza talde bat agertu zen: Etorkizuna. Zergatik eta zertarako bigarren dantza talde bat?
Irakurrita daukagu ―ez dugu testua topa, baina agertuko da― orduan katekisia ematen zutenen burutazioa izan zela: beren erlijio ikasle haiek ez omen zuten beste zereginik erlijioa ikastetik aparte geratzen denbora librean. Eta hala, bada, dantza talde bat muntatu zuten dagoeneko beste bat zegoen lekuan... musika banda bi, estudiantina bi, gazte talde bi, dantza talde bi, triatloi talde bi... Zenbaki bakoitiak ederragoak dira.
Lekitxarrak 1 liburukoak dira hauek
1960kotzat jotzen da, baina geroagokoa dela begitanduten zaigu: Pako Okamikak ematen duen urteagatik eta argazkian ageri diren batzuk ikusita.
Jokin Erdozia, Agurtzane Gojenola, Agurtzane Lopez, Margari Uribarren, ?, ?, eta Amagoia Murelaga
Lekitxarrak 2 liburukoak beste hauek

1977, Ispasterreko udaletxean ikurriña ipini zan eguna
1978-79 bitartean Kaxarranka taldeak iraun zuen, baina zail da halako leku txikian dantza talde biri eusten, eta Jose Antonio Perkurak, eusteko egin ahalak egin arren, azkenean, etsi egin zute.