Lekeitioko Komite Antinuklearra eta muralak
Herri borrokak aurpegi ugari izan zituen. Horietako bat muralak izan ziren: Euskal Herriko hormak muralez bete ziren, Lekeitiokoak barne. Lekeitioko mural haien atzean Komite Antinuklearreakoak zeuden eta irudigile nagusia Jabi Barcina izaten zen.
Muralak obren ormetan izaten ziren nagusi. Eskolapean, Monjen horma ―izango da "Eskolapian hormia? Nun? galdetuko duenik. Bada, bai. Eskolapian horma bat egon zen urte luzetan, Bitali tabernatik gaur egungo erakusgelaraino, eta Monjen komentuko lorategia hartzen zuen― aldarri muralez josita zegoen: antinuklear-ekologistak eta bestelakoak. Mural horietan nabarmena izan zen Karraspioko errebueltan margotutakoa: bi-hiru forma desberdin izan zituen, baina mezua beti izan zuen antinuklearra:
Batek daki non dabiltzan mural haien argazkiak, galbidean halakoxea. Ea berreskuratzerik daukagun.
Ene, ene! Zelako poza. Pintada biltzaillia be banaiz (afiziño arraruak nik! bai badakitt) eta Kurlutxuko errebueltako horretako hori ez dot gogoratzen, gaztiegia seguraski, bai ostera horren ostian egon zan azkena edo, gizaki prehistoriko bat makurtuta, mezu antinuklearrakin noski. Hau gorde dot. Eta idatziko zaittuet, beste argazki batzuk pasatzeko.
ErantzunEzabatu