LEKEITIOKO UDALETIK 2
Oraingoan, 1991ko hauteskundeen berri ematen zaigu eta udala nola antolatuko den aurrerantzean. Horrez gain, hainbat arlotako kontuak ere ageri dira.
Oraingoan, 1991ko hauteskundeen berri ematen zaigu eta udala nola antolatuko den aurrerantzean. Horrez gain, hainbat arlotako kontuak ere ageri dira.
KOSTRA 4a herren jarri genuen zuen esku: ez geneukan posterra. Bada, hemen duzue galdutako posterrori egilearen beraren eskutik: Koldo Lenizek helarazi digu emailez eta irudiaren nondik norakoak ere kontatu dizkigu.
Maitasun osoz egindako irudia da (beste Lekeitioak saileko irudietan ageri diren pertsona guztiak bezala), eta herriko pertsonaia publiko batzuk ageri dira, Txalaparta tabernaren aurreko bankuetan sarri ere sarri egoten zirenak. Bertan agertzen diren pertsonen ezizenak gaur egun ez dira batere onargarri, baina eman egingo ditugu gaitzizenak zein kaltegarriak izan daitezkeen gogoratu dezagun.
Eskumatik ezkerrera: Bixenta 'Pantalobako' (ez da izen polita baina halan esaten eutsen), Mari Jesus 'Zirila', Petra 'Kakamerke' (hau ere ez da finegia) eta Juli 'Artola' (Lopezeneko mantekauzko "korte" doblia jaten (sarri jaten ebazan eta erdi urtuta eukitxen ebazan eskuan).
Saneamenduaren gaineko ardura zaharra zen Lekeition. Paco Okamikaren Diez lustros en la Villa de Lequeitio irakurtzea baino ez dago horretaz konturatzeko. 1975eko da azken aipua, Manuel Kazalis alkatearen sasoikoa: El pavimentado de las calles tendrá que esperar al nuevo saneamiento.
Lehenengo udal demokratikoan ―1979, EAJ-k 8 zinegotzi eta Herri Kandidaturak 5 (Hasi, Euskadiko Ezkerra, LKI eta independienteak)― azkar heldu zioten gaiari: 1982an zehaztuta zuten proiektu bat eta orduko 1100.000.000 pta hitzartuta Ahaldundiarekin berriztatze lanetarako.
Herri Kandidaturak ez zituen begi onez ikusten proiektuaren hainbat arlo: isurlekua (Hartzabal), araztegia jartzeko aukeratutako tokia (Isuntza gaineko parkea), ur zikinak Hartzabalera eroateko modua (hondartzatik, Leapean sifoia, eta Kurlutxu eta Hartzabal zulatuta), 200 metroko tutua itsasoan barrena..., eta proiektu hura inolako azterketarik egin gabe idatzi zela argudiatzen zuen.
Hala ere, EAJk aurrera egin zuen proiektuarekin bestela dirua galduko zela argudiatuta, eta sua-edo piztu zen herrian: manifestazioak, pegatinak, agiriak...
Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Herri Kandidatura. Sanemantuari buruzko gogoetak

Mendexarrak ere, zelan ez, kexatu ziren.
1983ko hauteskundeetan ez zen egon Herri Kandidaturarik, eta Herri Batasuna eta Euskadiko Ezkerra zein bere aldetik aurkeztu ziren. Herri Batasunak bere kanpaina osoa saneamenduari begira egin zuen. Emaitza? Bada, EAJk 9 zinegotzi, Herri Kandadaturak 3, eta Euskadiko Ezkerrak 1. Itxura batean, herritarrak ados zeuden saneamendua berregiteko proiektuarekin: Hartzabal eta Karraspio kakaztearekin, araztegia parkean jarrita herrian hatsa zabaltzearekin. Ai, nere juaneteak!
Dzanga 6aren sarreran esan genuen zer edo zer antzerkiaz, Txiruliruli konpainiaz eta Dinamarkako Odin Theatre taldeaz, eta jardunaldi haiek Imanol Agirrerengan izan zuten eraginaz.
Lekeitioko Udaletik 1 honetan, Lekeitioko Kale Antzerkiaz hitz egiten da eta haren sorreraz, baina ez du jartzen ekimen hura guztia Imanol Agirreren eskutik garatu zela.
Imanolek Magisteritza ikasi zuen, baina, bukatu eta batera, antzerkiaren munduan murgilzu zen: lehenengo, Maskarada taldean; gero, ETBn kulturako kazetari, eta 1989an Lekeitioko I. Kale Antzerkia antolatu zuen. Badira urte batzuk. Gaur egun Loraldiaren arduradun dugu. Jaialdiaren ardura Udalak hartu zuen 2000ko hamarkadan.
Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: I. Kale Antzerkia
II. Kale Antzerkiaren gaineko informazioa Eginen, Bittor Txakartegiren irudia lagun.
Oraingoan, bertsio bi ditugu. Bigarren honetan, orrialde bi dagoz batera ikusgai
Udala nola dagoen eratuta, eta batzordeen nondik borakoaren eta 1987an hasitako legegintzaldian egindako lanen berri ematen zaigu. Eta beste hainbat gai eta kontu interesgarri ere ageri dira. Orain ere badugu halako baten premiarik.