SUSTRAIA 42
Sustraia 42? Sustraia 42a ez zen izan. Sustraien hurrenkeran, 1etik 51ra, 42 ez dago (edo guk ez daukagu), aurretik 13 egon ez zen moduan. Eta 9, ostera, birritan. Zergatik? Batek daki.
42 zenbaki bikoti pepelerdo bat da. 4+ 2 = 6 da. eta 6 =3 x 2 x 1 da, hau da, lehenengo hiru zenbaki primoen biderkadura; bada zer edo zer. Eta 6 Bakero handiak lepoan zeraman zenbakia da. 42/3 =14, eta 14 Cruiffen zenbakia da. Baina ez dugu pentsatzen zenakiok ez agertzearen arrazoi futbolean dagoenik.
Zer lotura dagoen 9, 13 eta 42ren artean? Bada, 42ren eta 9ren faktore-deskonposaketan 3 ageri da, eta 13 3n amaitzen da. Hori izango ote da lotura? 3 zenbakia, eta gaur, gainera, abenduaren 3a da, euskararen eguna. Aldarrikatu, eta burrukatu, osti!
10 urtean, 51 - 2 + 1 =50. Ez da zenkaki txarra, 50, zenbaki biribila; baina, kontuz: 0n amatzen da eta guk zerotik ihes egin behar dugu, nahiz eta aspaldion horretara jo nahian gabiltzan.
Bueno, bueno. Itxi alde batera numerologia eta exoterismua. Sustraia 42rik ez zan ixan neure erruz: enintzan konturatu aurrekoa 41 izan zala. Ez dago beste errezoirik. 13a ez zan egon txorrada bategaitxik: 13ak lotuta daukon esanahi txarragaitxik, eta tontokerijatan hasi giñian.
ErantzunEzabatuEta 9 diferente bi, ba konfundidutiarren: 9.aren azalian aurreko 8 Sustraien azalak agertu zirian eta buruan sartu jakun 8.a zala. Badakixue karrera baten 2.a pasaten badozue ze postutan zoiazen? Ba, haurixe.