ENTZUIXU 11
2015eko azaroa
Maiatzeko udal hauteskundeak EAJk irabazi zituen, eta 11. Entzuixu honetan agintaldiko lehen 100 egunen balantzea egiten dute.
Beren 10 konpromisoak errepikatzen dituzte (garraio publikoa: Lekeitiotik Blbora 60 minutu baino gutxiagoan, eraztun berdea, ekonomia berpiztea...), elkarlana aldarrikatzen dute lekeitiarron onerako eta EHBilduri sail biren ardura eskaini izana nabarmentzen dute.
Sailok, Kultura eta Gaztedia. Hauri Mauri! Badakit ez dakizula zer egin kulturan eta zer eskaini gazteei, baina neuk ere ez dakidanez... Eta horrela, 50 urte laster.
Orain, izarra Musika eskola publikotzea da. Urte betean, 200 eskaritik 400era pasatu gara eta, une honetan, 700 dira eskariak dagoeneko. Abiada honetan, milatik gora izango dira laister. Hori bai, denak omen dira batabestearen berdin-berdinak. Non egin ote dituzte fotokopiak? Gaztetxeak beste 50 urte egon beharko du zain, noiz zainddia helduko.
Tira, urte zaharra badoa eta izan gaitezen formal: gogoratu dezagun lankidetza aldarrikatzen dela.

Edarra modua urtia hastekua!
ErantzunEzabatuAbixua pasa eusten 2015eko azaro urrun haretan: EAJren aldizkarian agertu ei nintzan. Kosta jaten topatia bigarren orrialdian agertu arren, sanantolinen balantzian. Ezan nire ixenik ageri, eta pluralian mentatzen eusten: “Nahiz eta megafoniatik, oraindik, BATZUK mezu politikoak adierazteko aprobetxatu”. Ez dakit zertara etorren plural ha, ze mikrofonoa neuk bakarrik neukan, eta mezu politikuak neuriak zirian (neuriak eta parte hartzen ebenen leluetako batzuk). EAJri etxakon gustaten herriko presuen (eta herriko hildakuen) ixenak danen aurrian esatia.
Horretxeaitxik, ba, “hau aldatu beharra”. Eta topa eben bidia. Hurrengo urtian, ni laguntzeko atxakian, lagun bat ipini eben nire onduan esaten nebana boikoteatuteko: “tu córtale, tu córtale”.
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/09/05/eaj-antzarretan-samak-mozten/
Handik hiru urtera nik esaten nebana aldarrikatu eben udaletik. Eta nik politikia egiten neban.
Eta halaxe