SUSTRAIA 41
1983ko apirila
Sakrilegio bat Sustraia 41 honen azalean: Pascual Abaroa eta, behean, NEGREO letra larri eta, imajinatzen dugu, beltzez idatzita. Hautsak harrotuko zituen horrek herrian: ez dugu pentsatu nahi ere zertzuk esango ziren eta noren kontra. Eta Sustraiako hauek, gainera, txantxetan: ez zuten, bada, azpian jarri HILEKO MARKARIK GOGORRENA. Behar da, e!
Hurrengo orrialdeetan lehenengo udal-legegintzaldi demokratikoaren balantzeak:Eusko alderdi Jeltzalearena eta Herri Kandidaturarenak. Zeuek irakurri. Sustraiakoek ez zuten eman iritzirik, baina hurrengo orrialdean 13 urteko nesken talde bat kexu da: asteburuetan ez da ezer antolatzen gazteentzat, eta, antolatzen bada, futbol txapelketak dira, eta, jakina, mutilentzat. Legengiltzadi hartako, eta harrezkerokoen puntu beltza: gazteak.
Zaharren Kongreso Estatala egin zen Alakant-en, eta zelan ez, Manuel Endeiza han izan zen Lekeitioko Elkartearen ordezkari.
Eta, lehen lerroan aipatu dugunaren harira, Lekeitioko Jubilatu eta Pentsionisten elkartearen gutuna udalari Pascual Abaroaren kontra egindako atentatua salatzeko eta eskabide bat egiteko: eskultura bere jatorrizko egoerara bueltzatzea lehenbailehen eta ekitaldi bat egitea herriko ongilearen izen ona goraipatzeko. Gutun honetan jakin dugu, gainera, negrero idazteaz gain aurpegia eta eskuak ere beltzez magoztu zizkiotela. Sustraiakoak hemen ere zirika aritu ziren: Langile baten galderak liburu baten aurrean kantuko letrak jarri zituzten, Beltord Bretht-en berbekin Mikel Laboak egindako kantua.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 41 kaleratutakoa

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina