ETA ORAIN, ZER?
Ipini ditugu Kostra guztiak, eta bete da gune honen lehen asmoa; baina, Lekeition, Kostratik aparte, beste aldizkari batzuk ere argitaratu dira, eta horien txanda hasiko da orain.
Lauren goiburuak
jarri ditugu (Gaztedi elkarteko Sustraia, Lekeitioko Euskara
Batzordearen Dzanga, Lekeitioko Udaletik eta Zer esana, Lekeitioko
gazteena), garrantzitsuenak-edo direlakoan, baina beste argitalpen ugari izan da gure herrian: Isuntzakadak, Tximistakadak, eskola-ikastoletako eskola-aldizkariak, Lekeitio Kirol, Iglesia S.A., Kitzika musika aldizkaria, alderdi politikoenak (Entzuizu eta Karin Kara) eta beste argitalpen solte batzuk.
Kontua da ez ditugula den-denak ―esaterako, Sustraia eta Zer esana guztiak―, eta hor gabiltza, isilean, ea denak eskuratzen ditugun hemen ipintzeko. Bien bitartean, daukaguna jarriko dizuegu.
Aldizkarietatik aparte, herrian banatu diren eta eskura ditugun paper, propaganda-orri, komunikatu, kartel eta abar ere jarri nahi ditugu hemen, eta, horien bidez, izan diren eta oraindik badiren herri-taldeen aldarria egin.
700. urteurrena luze joango da 2025eko azaroaren 3a arte, eta izango dugu astia horrek guztiak hemen jartzeko eta komentatzeko aldizkariotan jasotakoak eta oroimenean gordeta ditugun beste hainbat kontu.
Ez daitezen galdu negar malkoak euritan bezala. Zuek sinetsiko ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu guk: gerra-ontziak sutan Orion-etik harantz, C izpiak dir-dir ilunetan Tannhäuser-eko atearen ondoan...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina