DZANGA 3
Azalean, marmuak.
Iñaki Goioganak uren kontuak dakartza oraingoan, eta hara non jakin dugun gune honi izen ematen dion iturria 1724an eraiki zutela. Aurten 300 urte. Halakorik, geu ere mendeurrenean gara!
Gero, barriro ere Don Antonio. Oraingoan, Don Antonio Zamora. Abadea. Lan handia egina da Don Antonio umeekin herrian: eskursiñoiak, tanborrada, Antero, jolasak, herriko eskoletan (orduan, eskola nazionalak)...
Gaur eguneko begiekin erreparatuta ostera, goiko argiei ilunak ere batzen zaizkie. Baina hurrengo baterako utziko dugu hori.
Elkarrizketetan, denak ez ditugu ezagutzen, baina: Ramón, Ramón Fernandez da; Beatriz, Beatriz Anakabe; Kepa, Kepa Goitia; Koke, Jesus Mari Gogenola; Jesús Mari, Jesús Mari Malaxetxebarria.
Bertsio bi dauzkagu: lehenengoan, bazkaria Zapirain jatetxean da, eta bigarrenean, Leagi kanpinean. Ez dakigu non bazkaldu zuten irabazleek.
Urarena zen gai nagusia; izan ere, 1989ko udazkena inoizko sikuena izan zen, eta sute gogorrak sortu ziren abenduaren erdialdera Lekeitio inguruan.
ErantzunEzabatuHain zuzen ere, abenduaren 19an, zapatua, Mendexako Baurdon baserri bi geratu ziren erreta, eta Elizaldea bera ere husteko agindua eman zuten ertzainek.
Mari Carmen eta Javi Piñel ondo gogoratuko dira egun hartaz, seme nagusia jaiotzeko ospitalerako bidean zihoazela harrapatu zituen suak eta!
Lehenengo eta behin, eskerrik asko zehaztapenak emateagatik. Ondo gogoratzen dugu sikate hura eta egon ziren suteak. Barandiaran aretoa zen hartan (gaur egun, zoritxarrez, udal bulegoak) hitzaldi bat eman zuten horren gainean. Kaminoak eten zituen suak, bide telematikoak ere bai, eta gure lagun bat Donostira bidean harrapatu zuen suak: artikulu bat idatzi behar zuen Argiarako eta bilbotik ezin, beraz, Hermitagañara joan behar izan zuen, eta, hara, sua bidean. Zorionak Mari Carmeneri, Javi Piñeleri eta haien semeari.
EzabatuEgia esateko, zer esan franko eman zuten herrian sute haiek, eta zabal ibili zen nahita eragindakoak ez ote ziren. Hitzaldian, gomutan daukagu, Maider Etxaide izan zen, eta, bertan, azaldu zuenez, suak ez ziren han eta hemen nahita eragin: haizeak zabaldu zituen sugarrak batetik bestera.
EzabatuGaur, 35 urte betetzen dira...
ErantzunEzabatuSutearenak bete dira 35 urte. Aurreko batean, abenduaren 12an, bete ziren 34 urte Don Antonio hil zela
Ezabatu