KOSTRA 5
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: KOSTRA 5
Kostra mardulduta etorri zen. 58 orrialde mando 150 pezeta ziztrinen truke! Eta, barrua? Ai barrua! Leidu, leidu eta jakingo duzue zer aurkitu genuen guk orain dela 38 urte.Aurrerapen bat. Lekittoko bizitzako une gogoangarriak zeuden jasota, baina, batez ere, kontu nabarmen bat: fanzineak ez ziren nork bere txapeladak ―Kostra 4an Yo, Txapela izeneko istorioa egon arren― kontatzeko, kritika gune ere baziren gizarte-borrokan ari ziren guztientzat: antinuklearrak, ekologistak, amnistiaren aldeko taldeak, Euskal Herrian Euskaraz...
85-86 tarte hartan, borroketako bat Otoioko anteniaren kontrakoa zen, eta Kostra honetan horren fede ematen da
Borroka tresna ez zen Kostra bakarrik izan: manifstazioak egin ziren, Otoio okupatu zen, herrien manifestuak zabaldu ziren:
Manifestu haietako baten 6 orrialdeetatik bakar bi aurkitu ditugu (inork osorik badauka eta bialtzen badigu ―telefonoarekin argazkiak atera eta gure email-era bialduta nahikoa da― pote bat eta pintxoa pagatuko diogu Gallo tabernan.
Kostrak, baina, inkesta bat ere bazekarren, eta bertan herritar batzuen iritziak jasotzen ziren: batzuk, alde, eta beste batzuk, kontra. Zelan ez herri honetan (eta beste askotan): dantza talde bi (Kaxarranka eta Etorkizuna); Triatloi talde bi (Garraitz eta Amandarri); orain, herriko Musika Bandia eta Musika Eskola elkarri mokoka. Ez daukagu konponbiderik. Inkestan, berriro agertzen da Don Antonio eta Jaungoikoaren eskuetan utzi zuen gaia (bera ote zen Kostrako idatzi salatzailea idatzi zuena?); Xabier Txakartegi alkateak beharrizanak asetzea argudiatzen du; Abelino aguazilari bost axola dena; eta Caja Laboraleko pibotak (bankeroa) Arzalluzen aginduak betebeharra argudiatu zuen.
Esan behar da Caja Laboraleko pibota ez zela bankeroa, bankaria baizik; izan ere, ez dira gauza bera dirua kontatzen jakitea eta diru kontuetan jakitea. Dena den, tipo arriskutsua pibota: 1982ko urriarren 28ko hauteskunde orokorretan (bai, PSOEk irabazi zituen lehenengoetan), hauteskunde gauean (zuzenean bizi izan zuen lekuko bati entzun diogunez), Fernando Garatea epaimahai-burua mehatxatu zuen eta salaketa jarri posta bidezko botoak zirela-eta. Zeuek esangostazu neuri! (ez daukagu beste zehaztasunik: Mikel Matrallu-ri aginduko diogu gertakari hori ikertzeko eta argitzeko, eta kontako dizuegu).
Baina geure buruari barre egiten ere badakigula erakutsi ziguten. Horra hor Lekeitioko nagusien ohitura bat jasota: elixapian buelta bueltaka ibiltzea pasiuan
Gaur egun, zoritxarrez, galduta dago ohitura hori: elixapia hesituta dago, eta ezin da sartu. Ea 700. urteurrena dela eta berreskuratzen den, erakusketa erraldoiaren harira elixapia zabalik egongo da-eta. Erreparatu goiko kartelari, orain ere han egongo da: Prohibido jugar a...
Eta gero. LEI-KI-CHOW. Mundiala, txo/potxua!
Jauregia obretan: ostala.
Eta Eskolapia? Iñaki Laka aguazila, Mari kargeria, Juanito barranderua. Eutsiona horreri!
Ez dakizuela nor dan Mari kargeria? Garai bateko herriko eguneroko irudiaren parte bat
Eta errepara ezkerrean bizikleta gainean doanari: Tako, alias Juan Anton Ugarriza. Agertuko zaigu berriro ere.
Eta posterra ere bazekarren
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: KOSTRA 5
Kostra mardulduta etorri zen. 58 orrialde mando 150 pezeta ziztrinen truke! Eta, barrua? Ai barrua! Leidu, leidu eta jakingo duzue zer aurkitu genuen guk orain dela 38 urte.
Aurrerapen bat. Lekittoko bizitzako une gogoangarriak zeuden jasota, baina, batez ere, kontu nabarmen bat: fanzineak ez ziren nork bere txapeladak ―Kostra 4an Yo, Txapela izeneko istorioa egon arren― kontatzeko, kritika gune ere baziren gizarte-borrokan ari ziren guztientzat: antinuklearrak, ekologistak, amnistiaren aldeko taldeak, Euskal Herrian Euskaraz...
85-86 tarte hartan, borroketako bat Otoioko anteniaren kontrakoa zen, eta Kostra honetan horren fede ematen da
Salaketiena ez dakit, baina mehatxuarena hala ixan zan. Nik saso haretan Euskadiko Ezkerrean militaten neban. 1982ko hateskunde orokorretan, inpugnatu egin genduan korreoko botua. Legez, inpugnaziño bat dagonian inpugnatutako botuak ezin dira urnan sartu. EAJk eta HBk botuak urnan sartu nahi ebezen eta epaimahai osua legia betetiaren alde euan. Orduan EAJk notario bat ekarri eban akta bate egiteko eta epaimahaiak ez ebala nahi botuak urnan sartu idatzita impintzeko. Eta Antontxu pibota izan zan biolentuena. Ni aurrian ixan nintzan EEko interbentore moduan.
ErantzunEzabatu