2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/08/27


 

LEKEITIOKO EUSKAL ROCK GAUA

Lekeitioko Euskal Rock Gaua dozenerdi kontzertu izan ziren aldiko, lau makrokontzertu, makrokontzertuak zer ziren ere ez genekien sasoian, eta Mendexako Karraspion egin zen Lekeitioko Euskal Rock Gaua haietan milaka pertsona batu ziren hondartzan. 

Ekitaldi haiek antolatzeko okurrentzia Angeloren eta Enrike Lauzirikaren buruetatik atera zen, eta Gaztediko musika batzordeak antolatu zituen. Lau urtetan egin zen, 1977tik 1980ra. Jauna lagun jende behar zen kontzertuen egunean bertan, eta herriko talde ia guztiek hartu zuten parte: kirolekoak, kulturakoak, Antinuklearrek, Amnistiaren aldekoak, Euskal Herrian Euskaraz-ek... Eta bildutako dirua herriko hainbat erakunderen artean banatu zen.
 
Euskal Herri osoan egin zen ospetsu.

1977



 1978
 
 

 
 
 

 1979
 



 1980
 

 

Eta beste material batzuk

 

 


 

 Muskaria aldizkarian ere agertu zen, baina ez dugu lortu aldizkaria

 

 

Batek daki kartelik geratzen den, guk 1980koaren zati bi aurkitu ditugu paper artean

 

 
 
 

 


2025/08/25

 

SUSTRAIA 16

Sustraia 16 honetakoak ikusita eta irakurrita, bat baino gehiago harritu egingo da, betiere 50 urte baino gutxiago baditu. Bilbon BBK Live-rik eta halako jaialdi erraldoirik egiten ez zenean, Lekeition ―edo, hobeto esateko Mendexan, ze Karraspio Mendexa da― musika jaialdi izugarria izaten zen: Lekeitioko Euskal Rock Gaua.
 
Arrantzaren arazoak ere sasoi hartan hasi ziren hainbat estatuk (frantzes kabroi ahalenak!) 200 milaraino zabaldu zutenean beren eragin-esparrua itsasoa. 
 
Sormen sail sendoa, eta beste hainbat gauza.






 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 16 kaleratutakoa


 

Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 16 originaletatik


2025/08/23

 

SUSTRAIA 15

Sustraia 15a 1979ko Sanantolinen gainekoa da oso-osorik.
 
Nagusiei, lehen aldiz, omenaldia egin zitzaien eta bazkaria egin zuten batzokiko erretegian. Oso pozik amaitu zuten, pozik-en zentzurik zabalenean.



Jaietako komisioak, balorazioan, pozgarritzat jo zuen ohitura zaharrari eustea eta antzarrak bizirik eskegitzea. 3 urte geroago herritarren talde batek antzarrak hilda zintzilikatzea aldarrikatu zuen. Folloia. Gaur egun, pentsaezina dugu hori. Gora Antzartek!




 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 15 kaleratutakoa


 

Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 15 originaletatik

Baina, 1979 urrun hartan gertatu zen zerbait herri honen historian nabarmendu beharrekoa ―eta Sustraiako menbrillo haiek ez zuten ikusi, antza―: emakumeen oldarraldia. 

Jaien aurretik, antzarren aurreko batzarrera agertu ziren eta jakinarazi  zuten Antzar egunean parte hartuko zutela, gizonezkoak nahi zein nahi ez. Hilaren batean, Potxuak txarangarekin agertu ziren, Antzarretan antzarraren bila joan ziren beren ontzian eta jotasu ibili ziren egun guztietan. Gaur arte.

Sustraian aipamen soil bat dago:


 

Eskerrak dakigun zer tradizio apurtu zuten!

Jarraituko dugu honen gainean, baina haur perla bi:



Errefuxiatuen aldeko aldarrian, Giscard-en kontra

 

Lekeitioko Lehen Herri Maratoia egin zen

 
Julian Arrate Raul Galaneri beteranoen saria ematen
 
Eta Kuadrilla eguneko argazki batzuk:
 
 
 
 
 

 
Urte luzetan Espainiako Txirrindularitza Itzulian mediku ibili ostean, Donisidro omendu zen Silloniz txirrindularitza elkarteak antolatuta lasterketa baten bidez
 
 
Eskuliburua ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Isidro Salinasen omenaldia
 



2025/08/21

 

SUSTRAIA 14

Sustraia 9 eta 9 bis atera ziren, batek daki zergatik. Eta Sustraia 13rik ez zen kaleratu. 13 zenbakia zoritxarrekoa delako-edo? Kontua da 12tik 14ra egin zutela salto.
 
Herriko problematika lantzen da, eta argi ikusten da zein indartsu zen Lekeition mugimendu ekologista: nuklearren arazoa ―Euskal Herri osokoa eta Alfa irin fabrika eta herri barruko gasolindegiak. Zorionez, ez zuten zentral nuklearrik jaso Euskal Herrian ―Lemoizekoak ez zuen sekula uraniorik jaso―, Alfa behin betiko itxi zuten eta hats hura ez zen berriro zabaldu herrian eta dagoeneko ez dugu gasolindegirik herri barruan. 
 

 
 
Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren sustraiak ere ageri dira zenbaki honetan: Txiruliruli.

 



 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 14 kaleratutakoa


 

Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 14 originaletatik


 

2025/08/19

 

SUSTRAIA 12

 





 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 12, kaleratutakoa
 
 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 12, originaletatik

 

Sustraia 12 honetan Gorka Sierragaz dago elkarrizketa bat. hara zer atera dugun bertatik



Ekartzen dizue gogora ezer? Aspaldion hika-mika handia izan da herrian musika kontuak direla-eta. Gogoratu. 


 

 

 

 

 

 

2025/08/17

 

SUSTRAIA 11

Guk daukagun Sustraia 11k ―jatorrizko grapa ugertu eta guzti begira ematen du: azalean ez dakar Sustraia. Baina irakurtzen hasita, hara non agertzen den ohiko izenburudun orrialdea barruan, azken aurreko tokian hain zuen. Azkena lehenen eta lehena azken. Akats bat muntatzeko unean.
 
Kontua da, Sustraien peskizan, beste ale bi eskuratu ditugula, eta, sorpresa, biak daude gurea bezala grapatuta. Akats larregitxo.

Orduan, beste teoria bat eraiki dugu: orriak nahita trukatu zirela. Hala izan ote zen? Ez dakigu. Guri teoria plausiblea begitantzen zaigu benetako azala ikusita... sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik ematen du aldaketak
 
Gladys del Estal 1977ko ekainaren 3an hil zuen Guardia Civil-ak, tiro bat emanda Tuteran, nuklearren kontrako manifestazio baketsu batean. Manifestazioak eta kontzentrazioak baketsuak izaten ziren harik eta Guardia Civilak edo grisak agertu arte ―orain ere antzera izaten da
   
Itxura batean, norbaiti ez zitzaion gustatu hain azal esplizitua.
 



 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 11, kaleratu zen moduan
 
 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 11, kaleratu behar zen moduan
 


Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 11, originaletatik

 

 

2025/08/15

 

SUSTRAIA 10

Irakur ezazue Edozein marginaturen edozein egun. 48 urte ditu artikuluak, eta ezer gutxi aldatu dira gauzak denbora tarte horretan.






 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 10, kaleratutakoa
 
 
 
 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 10, originaletatik