2024/11/03 asto joan eta mando etorri
Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan
2026/01/31
2026/01/29
Lekeitio Kirol 5
1989ko ekain-uztailak
2026/01/27
Lekeitio Kirol 2
1989ko apirila
1987ko udal hauteskundeetan HB izan zen lehen alderdia, baina ez zuen gehiengoa. Ematen zuen EAJk eta EAk bat egingo zutela, baina, azken orduan, HBk eta EAK hitzarmena egin, eta alkatetza HBko Juan Karlos San Migelek hartu zuen. Udal batza hartan, Kiroletako zinegotzia Josu Erkiaga Atila izan zen eta haren ekimenez Kirol batzordea aldizkari bat kaleratzen hasi zen: Lekeitio Kirol.
Jakina, izenak berak iragartzen duenez, kirola da gai bakarra: herriko kirol taldeen egunerokotasuna eta herriko kirolariak.
Zoritxarrez ez dakigu zenbat zenbaki kalerau zituzten, eta guk hiru baino ez ditugu.
Juan Ramon Arrasateren gaineko berrian, une gogoangarri bat aipatzen da: IJAPAkoen greba. Horren gainean ere esan beharko dugu zerbait; izan ere, zestalari haien alde Lekeitioko frontoian egindako kirol ekitaldi bateko pare bat argazki ditugu. Hurrengoan.
2026/01/25
ENTZUIXU 22
2025eko uztaila
Entzuixu honetako izenburu nagusiak ez gaitu harritzen; izan ere, EAJrentzat dena da inmobilismoa eta proiektu falta eurak ez badaude agintean.
Nahikoa da etxebizitzen konturako itaunari emandako erantzuna irakurtzea konturatzeko nola jokatzen duten: guk bideratuta utzi genuen gaia eta ez badira egin oraingoen errua da. Zortzi urte luze izan zituzten zer edo zer egiteko eta ez bakarrik bideratuta uzteko. Bide batez, zer da bideratuta uztea?: Erosita daude lurrak? Eginda proiektuak ? Zer?
Aparkaleku-sistema? Txikikeria batzuk gorabehera, ados daude. Eta Maderasen 400 aparkaleku-plaza sortzeko proposamenarekin zer lortu nahi da: arazoa konpontzea edo diru sarreak handitzea?
Eta Musika bandarena? ezer baino lehen, elkartasuna adierazi biktimei. Kendu dute paretik Urtzi Iriondo, eta desagertu dira biktimak. Guk dakigula inor ez da joan inongo ezein epaitegitara ezelako salaketarik ipintzen. Eta orain elkarrizketarako dei egiten da.
Ez dago, ez, alde handirik jokatzeko moduetan batzuen eta besteen artean.
2026/01/23
EAJren Programa udal hauteskundeetarako
2023ko maiatza
Irakurri, eta pentsa dezala bakoitzak nahi duena. Izan ere, gure herriko alderdi politiko bien berba usaritua hurrenguan da. Eta hemen gaude gu, noiz ailegatuko hurrenguan hori.
EAJren udal programa 2023-2027 agintaldirako
2026/01/21
ENTZUIXU 21
2023ko maiatza
2003ko maiatzean gaude, eta hauteskundeak gainean dira. Entzuixu honetan, bada, horiei begirako kontu nagusi bi: etorkizunerako egitasmoak eta iraganeko (aurreko legegintzaldi biak, 2015-2023) kudeaketaren emaitzak.
Asmoak ederrak, paperean edozer jar daiteke-eta. Lau urte joan ostean neurtu behar asmo horiek.
Iraganeko hobekuntzei erreparatzea eta diruen zenbatekoekin Matemetikarik xumeena (batuketak eta kenketak) erabiltzea baino ez dago jakiteko asmoen bidea nondik nora doan.
Mens sana in corpore sano: gorputz sano ugari gure herrian, beste kontu bat da buru sanoarena.






