2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/01/27

 

Lekeitio Kirol 2

1989ko apirila 

1987ko udal hauteskundeetan HB izan zen lehen alderdia, baina ez zuen gehiengoa. Ematen zuen EAJk eta EAk bat egingo zutela, baina, azken orduan, HBk eta EAK hitzarmena egin, eta alkatetza HBko Juan Karlos San Migelek hartu zuen. Udal batza hartan, Kiroletako zinegotzia Josu Erkiaga Atila izan zen eta haren ekimenez Kirol batzordea aldizkari bat kaleratzen hasi zen: Lekeitio Kirol.

Jakina, izenak berak iragartzen duenez, kirola da gai bakarra: herriko kirol taldeen egunerokotasuna eta herriko kirolariak.

Zoritxarrez ez dakigu zenbat zenbaki kalerau zituzten, eta guk hiru baino ez ditugu.

Juan Ramon Arrasateren gaineko berrian, une gogoangarri bat aipatzen da: IJAPAkoen greba. Horren gainean ere esan beharko dugu zerbait; izan ere, zestalari haien alde Lekeitioko frontoian egindako kirol ekitaldi bateko pare bat argazki ditugu. Hurrengoan.

 


 

Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Lekeitio Kirol 2
 
 

2026/01/25

 

ENTZUIXU 22 

2025eko uztaila 

Entzuixu honetako izenburu nagusiak ez gaitu harritzen; izan ere, EAJrentzat dena da inmobilismoa eta proiektu falta eurak ez badaude agintean.

Nahikoa da etxebizitzen konturako itaunari emandako erantzuna irakurtzea konturatzeko nola jokatzen duten: guk bideratuta utzi genuen gaia eta ez badira egin oraingoen errua da. Zortzi urte luze izan zituzten zer edo zer egiteko eta ez bakarrik bideratuta uzteko. Bide batez, zer da bideratuta uztea?: Erosita daude lurrak? Eginda proiektuak ? Zer?

Aparkaleku-sistema? Txikikeria batzuk gorabehera, ados daude. Eta Maderasen 400 aparkaleku-plaza sortzeko proposamenarekin zer lortu nahi da: arazoa konpontzea edo diru sarreak handitzea?

Eta Musika bandarena? ezer baino lehen, elkartasuna adierazi biktimei. Kendu dute paretik Urtzi Iriondo, eta desagertu dira biktimak. Guk dakigula inor ez da joan inongo ezein epaitegitara ezelako salaketarik ipintzen. Eta orain elkarrizketarako dei egiten da. 

Ez dago, ez, alde handirik jokatzeko moduetan batzuen eta besteen artean.

 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 22
 
 

2026/01/23

 

EAJren Programa udal hauteskundeetarako 

2023ko maiatza 

Irakurri, eta pentsa dezala bakoitzak nahi duena. Izan ere, gure herriko alderdi politiko bien berba usaritua hurrenguan da. Eta hemen gaude gu, noiz ailegatuko hurrenguan hori.

 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen:
EAJren udal programa 2023-2027 agintaldirako
 
 Gaztelaniaz inork nahi badu, egin klik hemen
 
 

2026/01/21

 

ENTZUIXU 21

2023ko maiatza 

2003ko maiatzean gaude, eta hauteskundeak gainean dira. Entzuixu honetan, bada, horiei begirako kontu nagusi bi: etorkizunerako egitasmoak eta iraganeko (aurreko legegintzaldi biak, 2015-2023) kudeaketaren emaitzak. 

Asmoak ederrak, paperean edozer jar daiteke-eta. Lau urte joan ostean neurtu behar asmo horiek. 

Iraganeko hobekuntzei erreparatzea eta diruen zenbatekoekin Matemetikarik xumeena (batuketak eta kenketak) erabiltzea baino ez dago jakiteko asmoen bidea nondik nora doan.  

Mens sana in corpore sano: gorputz sano ugari gure herrian, beste kontu bat da buru sanoarena.


 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 21
 
 

2026/01/19

 

ENTZUIXU 20

2023ko martxoa 

Oraingoan, alkategaia da elkarrizketatua, Oier Zuberogoitia. Bere asmoak zein diren azaltzen du, eta lantaldea aurkezten da. Hauteskundeak gainean dira.

 




Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 20
 
 

2026/01/17

 

ENTZUIXU 19

2022ko azaroa 

Alkatearekin elkarrizketa bat eta hurrengo hauteskundeetako hautagaiarekin beste bat.  

 

Lekeition biolentziaren edo indarkeria guztien eta giza eskubideen urraketaren ondorioz izan diren biktima guztiei egia, justizia erreparazioa eta merezitako aitortza adierazteko


Alkatearen hitzak elkarrizketan, zer pena Jabi Goitia ahaztu izana biktima moduan. Eta hori herriko alderdi biok aho batez onartua izan.  





Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 19
 

2026/01/15

 

ENTZUIXU 18

2022ko martxoa 

2022, Errusia Ukrainan indarrez sartu zen urtea. Alkateari egindako ohiko elkarrizketan gai garrantzitsuak, baina lehen lerrora ekarritakoak zer pentsatu ematen: Ukrainako egoeraren ondorioak kezkatzen naute.  

Kasualitatearen kasualitatea aste honetan tokatu beharra ere Entzuixu 18 hau. Noiz eta Josu Jon Imazek Trumpi eskerrak eman dizkion aste berean. Zergatik eta  Venezuelari eraso egiteagatik. Akabo, bada!

Eta Isaac Orue Artiñano frankismoaren aurreko azken alkateari buruzko artikulu interesgarri bat. 

Blog honen lehengo sarreran jaso genuen zer asmok eragiten gintuen: sasoi bateko hainbat agerkari bistaratzea betiko ez galtzeko. Eta aitortzen genuen gu baino lehenagokoen ezer gutxi genekiela.

Bada artikulu honetan esaten da gure Anteron txamarrotiaren letra gizon horrek idatzi zuela. Zer edo zer ikasi dugu behintzat.

Lekeitio  IDATZIAK eta IRUDIAK II 1884-1936an dator artikulu bat kantuaren gainean, baina bakarrik partituraren gainean egiten du berba.

 


 

Migel Arrieta zenak egindako partituria dago esteka honetan (https://partiturak.eus), baina alperrekoa dugu, Lekeitioko edozein txistularik buruz daki-eta.

Eta beste honetan kalerik kale jo zuten eguneko kontakizun bat Fernando Garatearen eskutik. 







Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 18