2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/01/13

 

ENTZUIXU 17

2021eko ekaina 

2021ean, pandemiaren urtea berbarako. Pandemia, birusa eta nola kudeatu den dena beste arlo batzuk alde batera utzi barik. Aldaketak udal taldean eta batzokiaren 100 urteak.

 




Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 17
 
 

2026/01/11

 

ENTZUIXU 16

2020ko uztaila 

2020. Ene bada, 2020. Nork ahaztu 2020a. Zein onak eta zintzoak izan ginen urte horretan, denok eta edonon. Lekeition, elkartasuna, goraipatzekoa. Galdetu Eroskin, beraniantiak zirela-eta, udaltzainek preso hartu zituzten andre-gizonei (entzutekoa izan zen bazterrik bazter ibili zen audioa!) Edo udan hondarra zapaltzerik izan ez zutenei. Eta ez ahaztu hauteskundeak. Osasuna gora eta osasuna behera, osasuna mihi puntan, baina hauteskundeak edozeren gainetik egin behar ziren. Eta egin ziren. 

EAJ eta batzokia ere mintzagai. 115 urte Lekeition lehenengo batzokia sortu zutenetik (uneko batzokia1921ekoa da)

2025eko uztailaren 23an egin genuen berba Nacionalismo Vasco en Lekeitio liburuaren gainean.

 


Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 16
 
 
 

2026/01/09

 

ENTZUIXU 15

2019ko urria 

Alkatearekin eta Idoia Sagastizabalekin elkarrizketa bana zenbaki honetan. Lehenengoak, udalaren egoerari buruz egiten du berba eta bigarrenak,  hauteskunde orokorren gainean. Ez da leku txarra Leketio politikan hasteko EAJ alderdian: Cazalizek urratu zuen bidea, Koldo eta Idoia biak dabiltza ardura handietan, eta beste batzuk ere ba dira haien orpotik.

 





Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 15
 
 

2026/01/07

 

ENTZUIXU 14

2019ko maiatza 

Lau urte pasatuta, berriro hauteskundeak, eta EAJk hurrengo lau urteetarako bere programa aurkeztu zuen zenbaki honetan. Agintean jarraitu nahi zuten, eta sarri agertzen da aditz hori programan: ...-tzen jarraitu. Esate baterako, Gazteei zuzendutako Etxebizitza Sozialak eraikitzeko proiektua bultzatzen jarraitu. Bultzatzea, baina, ez da gauzatzea, eta, 7 urte geroago, hor segitzen dugu: bultzatzen, baina gauzatu barik.

Azken orrialdean, Xabier Txakartegiren gorazarre bat dator. Merezi zuen.

 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 14
 
 

2026/01/05

 

ENTZUIXU 13

2018ko ekaina 

Urte bete luze pasatu zen Entzuixu 12tik 13ra. Nahikoa denbora aldizkariaren erdia alkateari emateko, eta urtebetean egindakoaren gainean eta asmo berrien gainean berba egiteko. 

Etxebizitza gutxiago ―espekulazio baztertzeko ahalegin bat omen― eta gazteentzat gehiago (urte bitan egiteko asmoa). 7 urte pasatu dira eta eta etxebizitza bakarrak Frailekietan eta Beitian ari dira egiten: denok dakigu zer preziotan. 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 13
 
 


2026/01/03

 

ENTZUIXU 12

2017ko apirila 

Lehenengo 100 egunak ospatzeko azkar kaleratu zen Entzuixu. Hurrengoa ikusteko urte eta erdi behar izan genuen. Lanean su ta gar dabilenak ez du asti handirik izaten aldarrietarako!

Zenbaki hau beren programa zenbatean gauzatu duten azaltzeko baliatzen da: edukiontzi marroia, aparkalekuaren arazoa, eraztun berdea...

Bitxia eraztunaren kontzeptua, San Juanpean hasi eta farolean amaitzen den ibilbide bateri eraztun deitzea ere... Eta zer esan Lekeitio Bilbora hurreratzeari buruz? Lekeitiotik Bilbora 57 minutuan? Eta zirkulazio arauak zer? Ez ote ditu bete behar autobusak?



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Entzuixu 12
 
 

2026/01/01

 

 

Urte barri barri,
txarri-belarri,
daukonak eztaukonari,
intxaurtxu bi,
hiru gaztaiña 
Mari montaña, 
atsuak tauko,
 
uzkar-usaiña
,

aguriak tauko,
popan berekatza,
hamen gatoz lau,
kanpak joten bi,
emoixu limosnia,
jaungoikuagaitxik 
emongo bozu, emoixu,
ezpozu emongo, 
esaixu  
eup!