Lekeitio Kirol
1989ko apirila
1987ko udal hauteskundeetan EAJ nagusi izan arren, HBk eta EAK hitzarmena egin, eta alkatetza HBko Juan Karlos San Migelek hartu zuen. Udal batza hartan, Kiroletako zinegotzia Josu Erkiaga Atila izan zen eta haren ekimenez Kirol batzordea aldizkari bat kaleratzen hasi zen: Lekeitio Kirol.
Jakina, izenak berak iragartzen duenez, kirola da gai bakarra: herriko kirol taldeen egunerokotasuna eta herriko kirolariak.
Zoritxarrez ez dakigu zenbat zenbaki kalerau zituzten, eta guk hiru baino ez ditugu.
Juan Ramon Arrasateren gaineko berrian, une gogoangarri bat aipatzen da: IJAPAkoen greba. Horren gainean ere esan beharko dugu zerbait; izan ere, zestalari haien alde Lekeitioko frontoian egindako kirol ekitaldi bateko pare bat argazki ditugu. Hurrengoan.

Barriak zahar: EAJk ez ebazan irabazi 1987ko hauteskundeak: HB, 1.410; EAJ, 1.380; EA, 1.300.
ErantzunEzabatu1991n, bai: EAJ, 1.700; HB, 1.500; EA, 1.000 (orduantxe egin eben bat HBk eta EAk, ez 1987an, bakotxak bere hautagaiaren alde egin eban eta.