2024/11/03 asto joan eta mando etorri
Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan
2026/01/31
2026/01/29
Lekeitio Kirol 5
1989ko ekain-uztailak
2026/01/27
Lekeitio Kirol
1989ko apirila
1987ko udal hauteskundeetan EAJ nagusi izan arren, HBk eta EAK hitzarmena egin, eta alkatetza HBko Juan Karlos San Migelek hartu zuen. Udal batza hartan, Kiroletako zinegotzia Josu Erkiaga Atila izan zen eta haren ekimenez Kirol batzordea aldizkari bat kaleratzen hasi zen: Lekeitio Kirol.
Jakina, izenak berak iragartzen duenez, kirola da gai bakarra: herriko kirol taldeen egunerokotasuna eta herriko kirolariak.
Zoritxarrez ez dakigu zenbat zenbaki kalerau zituzten, eta guk hiru baino ez ditugu.
Juan Ramon Arrasateren gaineko berrian, une gogoangarri bat aipatzen da: IJAPAkoen greba. Horren gainean ere esan beharko dugu zerbait; izan ere, zestalari haien alde Lekeitioko frontoian egindako kirol ekitaldi bateko pare bat argazki ditugu. Hurrengoan.
2026/01/25
ENTZUIXU 22
2025eko uztaila
Entzuixu honetako izenburu nagusiak ez gaitu harritzen; izan ere, EAJrentzat dena da inmobilismoa eta proiektu falta eurak ez badaude agintean.
Nahikoa da etxebizitzen konturako itaunari emandako erantzuna irakurtzea konturatzeko nola jokatzen duten: guk bideratuta utzi genuen gaia eta ez badira egin oraingoen errua da. Zortzi urte luze izan zituzten zer edo zer egiteko eta ez bakarrik bideratuta uzteko. Bide batez, zer da bideratuta uztea?: Erosita daude lurrak? Eginda proiektuak ? Zer?
Aparkaleku-sistema? Txikikeria batzuk gorabehera, ados daude. Eta Maderasen 400 aparkaleku-plaza sortzeko proposamenarekin zer lortu nahi da: arazoa konpontzea edo diru sarreak handitzea?
Eta Musika bandarena? ezer baino lehen, elkartasuna adierazi biktimei. Kendu dute paretik Urtzi Iriondo, eta desagertu dira biktimak. Guk dakigula inor ez da joan inongo ezein epaitegitara ezelako salaketarik ipintzen. Eta orain elkarrizketarako dei egiten da.
Ez dago, ez, alde handirik jokatzeko moduetan batzuen eta besteen artean.
2026/01/23
EAJren Programa udal hauteskundeetarako
2023ko maiatza
Irakurri, eta pentsa dezala bakoitzak nahi duena. Izan ere, gure herriko alderdi politiko bien berba usaritua hurrenguan da. Eta hemen gaude gu, noiz ailegatuko hurrenguan hori.
EAJren udal programa 2023-2027 agintaldirako
2026/01/21
ENTZUIXU 21
2023ko maiatza
2003ko maiatzean gaude, eta hauteskundeak gainean dira. Entzuixu honetan, bada, horiei begirako kontu nagusi bi: etorkizunerako egitasmoak eta iraganeko (aurreko legegintzaldi biak, 2015-2023) kudeaketaren emaitzak.
Asmoak ederrak, paperean edozer jar daiteke-eta. Lau urte joan ostean neurtu behar asmo horiek.
Iraganeko hobekuntzei erreparatzea eta diruen zenbatekoekin Matemetikarik xumeena (batuketak eta kenketak) erabiltzea baino ez dago jakiteko asmoen bidea nondik nora doan.
Mens sana in corpore sano: gorputz sano ugari gure herrian, beste kontu bat da buru sanoarena.
2026/01/19
2026/01/17
ENTZUIXU 19
2022ko azaroa
Alkatearekin elkarrizketa bat eta hurrengo hauteskundeetako hautagaiarekin beste bat.
Lekeition biolentziaren edo indarkeria guztien eta giza eskubideen urraketaren ondorioz izan diren biktima guztiei egia, justizia erreparazioa eta merezitako aitortza adierazteko
Alkatearen hitzak elkarrizketan, zer pena Jabi Goitia ahaztu izana biktima moduan. Eta hori herriko alderdi biok aho batez onartua izan.
2026/01/15
ENTZUIXU 18
2022ko martxoa
2022, Errusia Ukrainan indarrez sartu zen urtea. Alkateari egindako ohiko elkarrizketan gai garrantzitsuak, baina lehen lerrora ekarritakoak zer pentsatu ematen: Ukrainako egoeraren ondorioak kezkatzen naute.
Kasualitatearen kasualitatea aste honetan tokatu beharra ere Entzuixu 18 hau. Noiz eta Josu Jon Imazek Trumpi eskerrak eman dizkion aste berean. Zergatik eta Venezuelari eraso egiteagatik. Akabo, bada!
Eta Isaac Orue Artiñano frankismoaren aurreko azken alkateari buruzko artikulu interesgarri bat.
Blog honen lehengo sarreran jaso genuen zer asmok eragiten gintuen: sasoi bateko hainbat agerkari bistaratzea betiko ez galtzeko. Eta aitortzen genuen gu baino lehenagokoen ezer gutxi genekiela.
Bada artikulu honetan esaten da gure Anteron txamarrotiaren letra gizon horrek idatzi zuela. Zer edo zer ikasi dugu behintzat.
Lekeitio IDATZIAK eta IRUDIAK II 1884-1936an dator artikulu bat kantuaren gainean, baina bakarrik partituraren gainean egiten du berba.
Migel Arrieta zenak egindako partituria dago esteka honetan (https://partiturak.eus), baina alperrekoa dugu, Lekeitioko edozein txistularik buruz daki-eta.
Eta beste honetan kalerik kale jo zuten eguneko kontakizun bat Fernando Garatearen eskutik.
2026/01/13
2026/01/11
ENTZUIXU 16
2020ko uztaila
2020. Ene bada, 2020. Nork ahaztu 2020a. Zein onak eta zintzoak izan ginen urte horretan, denok eta edonon. Lekeition, elkartasuna, goraipatzekoa. Galdetu Eroskin, beraniantiak zirela-eta, udaltzainek preso hartu zituzten andre-gizonei (entzutekoa izan zen bazterrik bazter ibili zen audioa!) Edo udan hondarra zapaltzerik izan ez zutenei. Eta ez ahaztu hauteskundeak. Osasuna gora eta osasuna behera, osasuna mihi puntan, baina hauteskundeak edozeren gainetik egin behar ziren. Eta egin ziren.
EAJ eta batzokia ere mintzagai. 115 urte Lekeition lehenengo batzokia sortu zutenetik (uneko batzokia1921ekoa da).
2025eko uztailaren 23an egin genuen berba Nacionalismo Vasco en Lekeitio liburuaren gainean.
2026/01/09
ENTZUIXU 15
2019ko urria
Alkatearekin eta Idoia Sagastizabalekin elkarrizketa bana zenbaki honetan. Lehenengoak, udalaren egoerari buruz egiten du berba eta bigarrenak, hauteskunde orokorren gainean. Ez da leku txarra Leketio politikan hasteko EAJ alderdian: Cazalizek urratu zuen bidea, Koldo eta Idoia biak dabiltza ardura handietan, eta beste batzuk ere ba dira haien orpotik.
2026/01/07
ENTZUIXU 14
2019ko maiatza
Lau urte pasatuta, berriro hauteskundeak, eta EAJk hurrengo lau urteetarako bere programa aurkeztu zuen zenbaki honetan. Agintean jarraitu nahi zuten, eta sarri agertzen da aditz hori programan: ...-tzen jarraitu. Esate baterako, Gazteei zuzendutako Etxebizitza Sozialak eraikitzeko proiektua bultzatzen jarraitu. Bultzatzea, baina, ez da gauzatzea, eta, 7 urte geroago, hor segitzen dugu: bultzatzen, baina gauzatu barik.
2026/01/05
ENTZUIXU 13
2018ko ekaina
Urte bete luze pasatu zen Entzuixu 12tik 13ra. Nahikoa denbora aldizkariaren erdia alkateari emateko, eta urtebetean egindakoaren gainean eta asmo berrien gainean berba egiteko.
Etxebizitza gutxiago ―espekulazio baztertzeko ahalegin bat omen― eta gazteentzat gehiago (urte bitan egiteko asmoa). 7 urte pasatu dira eta eta etxebizitza bakarrak Frailekietan eta Beitian ari dira egiten: denok dakigu zer preziotan.
2026/01/03
ENTZUIXU 12
2017ko apirila
Lehenengo 100 egunak ospatzeko azkar kaleratu zen Entzuixu. Hurrengoa ikusteko urte eta erdi behar izan genuen. Lanean su ta gar dabilenak ez du asti handirik izaten aldarrietarako!
Zenbaki hau beren programa zenbatean gauzatu duten azaltzeko baliatzen da: edukiontzi marroia, aparkalekuaren arazoa, eraztun berdea...
Bitxia eraztunaren kontzeptua, San Juanpean hasi eta farolean amaitzen den ibilbide bateri eraztun deitzea ere... Eta zer esan Lekeitio Bilbora hurreratzeari buruz? Lekeitiotik Bilbora 57 minutuan? Eta zirkulazio arauak zer? Ez ote ditu bete behar autobusak?















